DANTZA: ERABAKITZEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATZEKO
Pages
2013/07/16
2013/05/25
BENITO LERTXUNDI - ERRIBERA
Benito Lertxundi Orion jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an, errege egunez. Bera izan zen sendi apal bateko bederatzi anai-arrebetatik azkena.....irakurri gehiago
ERRIBERA
Erribera, erribera,
zure landen zabalera
ortzi muga den hartan
mugatzen da.
Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko al ditu
lur gozoak.
Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten antzina
hats tristetan mintzo da
haren mina.
Horma zahar arraituetan
txoriak dira kantatzen
mendetako lo geldia
salatzen.
Nafarroa anai zaharra
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen
amets hura.
2013/05/03
2013/05/01
BENITO LERTXUNDI KANTATUZ
Haurrak Lertxundi kantatuz, Et Incarnatuz Orkestraren babesaz eta haur abesbatzarekin batera, Tolosan eskeini zuten apirilaren 26an emanaldi hunkigarria. Iparraldeko eta Hegoaldeko 200 haur baino gehiago aritu ziren kantari.
2013/04/26
GERNIKAKO BONBARDAKETA
Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiriak pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta Italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak.
Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen.
Gernika baino lehen, beste herri batzuk, Durangok eta Otxandiok kasu, Italiako eta Alemaniako hegazkinen erasoak pairatu zituzten; populazio zibila larri kolpatu eta kalte larriak egin zituzten.
Dena den, Gernikako bonbardeaketaren sinbolismoak leku propioa eman dio guden historia beltzean.
2013/03/14
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
Oskorri - Euskal Herrian Euskaraz
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal
bideak eta aireak
gure
hizkuntzak har dezan arnas,
bada
garaia noizbait dezagun
guda
hori gal edo irabaz.
Euskal
Herrian euskara
hitz
egiterik ez bada
bota
dezagun demokrazia
zerri
azkara
geure
arima hiltzen uzteko
bezain
odolgalduak ez gara.
Hizkuntza
gabe esaidazue
nola
irtengo naizen plazara,
geure arima
hiltzen uzteko
bezain
odolgalduak ez gara.
Euskal
Herri euskalduna
irabazteko
eguna
pazientzia
erre aurretik
behar
duguna,
ez al
dakizu euskara dela
euskaldun
egiten gaituena?
Zer
Euskal Herri litzake bere
hizkuntza
ere galtzen duena.
Ez al
dakizu euskara dela
euskaldun
egiten gaituena?
2013/02/11
JOAKIN EGIA UNZUETA
Joakin Egia Unzueta (Bilbo, Bizkaia, 1903 - Liverpool, Erresuma Batua, 1956) Bilboko portuko kapitaina izan zen.
1936an Eusko Jaurlaritza antolatu zenean, gerrarako ontzidi bat antolatzeko agindua eman zion. Lau bakailao-ontzi artilleriaz hornitu,eta Araba, Gipuzkoa, Bizkaya eta Nabarra izenez bataiaturik, itsas garraiorako laguntzaile eta babesle izateko prestatu zituen. Orobat lan handiak egin zituen, Bilboko porturako defentsa antolatzen. Bizkaia armada nazionalaren esku erori zenean, setioari itzuri eta hamar draga-minarekin Frantziara ihes egin zuen.
Hemen dituzu Gerra Zibileko hiru bideo:
Hemen dituzu Gerra Zibileko hiru bideo:
2013/02/10
HABANA ITSASONTZIAN BRITANIA HANDIRA
“Gutaz ahaztu dira” esaten dute oraindik
batzuk. Gerra bukatu ostean 250 haur inguruk ez zuen itzultzerik izan. Gaur
egun 80 eta 90 urte artean dituzte. Gainerakoei kontatu beharrean
norberarentzako gorde eta aurrera segitu zuten etxetik urrun. Batzuk
oroitzapenak blokeatuta dituzte, historia traumatikoak daudelako.Itsasoa biziki
arro zegoen, denak zorabiatuta eta goitika egiten.
“Agur esatea” dokumentala ikustea merezi du.Matt
Richards britainiarrak zuzenduta eta Izaskun Arandiak idatzi eta ekoiztutako
dokumental honetan kontatzen den historia hunkigarria da.Francok La Cervera
barkua bidali zuen, Habana itsasontzia bueltan ekartzeko baina Britainia
Handiak bi barku ingelesak bidali zituen
eta horrela Habana babestu eta La
Cervera uxatzea lortu zuten.
Britainia Handian, kanpalekuan zeudela,Bilbo Francoren
eskuetan erori zela entzun zutenean benetan bakarrik zeudela sentitu zuten.
Orokorrean gustura daudela aitortu dute. Pozik
daude izan duten bizitzarekin eta sortutako familiekin.Euskal sentimenduari
eutsi diote eta gehienetan euskal kulturarekiko maitasuna transmititu diete
ondorengo belaunaldiei.Hala ere, identitate arazoak ere izan dituzte, ez
direlako sentitzen ez hango ez hemengo.
2013/01/14
HERIOTZAREN BEGIAK (PACO IBAÑEZ)
Etorriko da zure soaz heriotza
gor, logabe, alhadura zaharren gisa,
goiznabarretik gauera alboan dugun
ohidura zentzugabe bat bailitzan.
Zure begiak alferrikako hitza izanik
garraisi mutu, isiltasun oro isil,
goiz bakoitzean aurkitzen dituzu adi
ispilura begiratuz, ilun, hurbil.
Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.
Urratuko da ezpain hertsien keinua,
aurpegi arrotza leihoaren ondoan,
usadioen guneak desitxuratuz
biluztasuna nagusitzen denean.
Zure begiak argi grisaren errainu,
mendi ilunen goizorduko izotza,
esnatzearen dardara eta ikara
kale hutsetik hurbiltzen zarenean.
Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.
gor, logabe, alhadura zaharren gisa,
goiznabarretik gauera alboan dugun
ohidura zentzugabe bat bailitzan.
Zure begiak alferrikako hitza izanik
garraisi mutu, isiltasun oro isil,
goiz bakoitzean aurkitzen dituzu adi
ispilura begiratuz, ilun, hurbil.
Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.
Urratuko da ezpain hertsien keinua,
aurpegi arrotza leihoaren ondoan,
usadioen guneak desitxuratuz
biluztasuna nagusitzen denean.
Zure begiak argi grisaren errainu,
mendi ilunen goizorduko izotza,
esnatzearen dardara eta ikara
kale hutsetik hurbiltzen zarenean.
Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.
2013/01/13
PACO IBAÑEZ ARRIAGA ANTZOKIAN
Paco Ibañez kantaria eta musikaria da.Valentzian
jaio zen baina Euskal Herrian bizi izan zen hainbat urtetan, Adunan.Parisen
urte asko egin zituen.Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez kantatzen du.
Bere lan nagusia Espainiako poeta ospetsuen poemak
musikatzea izan da. Euskal kantuen bertsioak argitaratu ditu eta Euskal Herriko
abeslari eta intelektualekin lotura estua du.
Gaur Arriaga Antzokian zoragarri kantatu du.
Euskaraz ere ederki abestu du eta pozgarria izan da euskaraz mintzatzen
entzutea. Euskara bihotzean darama gizon honek.
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)