Pages

2012/06/29

ORREAGAKO GATAZKA

778.urtean, Orreaga aldean, Charlemagne Frankoen erregearen gibel armada suntsitu zuten bertako biztanleek Roland Charlemgane-ren iloba garbituz denbora berean.

2012/06/17

MARIO ALONSO PUIG

Hona hemen Mario Alonso-ri eginiko elkarrizketa eder bat. 

Marioren esanetan pentsamendua eta hitza, barnean ditugun indar boteretsuek  , gorputz-sistema osoarekin harremanetan jarri eta aldaketa fisiko sakonak emateko kapazak dira.

Aski omen da gure pentsamendu negatibo baten barruan murgiltzea minututxo batez, gure sistema inmunologikoa 6 orduz hankaz gora jartzeko.

Mariok ematen digun gomendio bat hau da: gure arreta arnasketara eramatea, burmuinean aldeketak nabaritu nahi baldin baditugu.

Mariok gomendatzen digu baita hitza dela bizitzarako  beharrezko indarra eta bizitzan hazten joateko, erosotasun unetatik atera beharra dagoela.

Irakur ezazu: entrevista a Mario Alonso Puig (bideoa ere oso interesgarria da).

MIKEL MARKEZ

Mikel Markez 1971ko urriaren 4ean Gipuzkoako Errenteria udalerrian jaiotako euskal abeslaria da. 15 urterekin kitarra jotzen hasi zen eta 16 urterekin lehen kantuak egiten. Hainbat ikuskizunetan olerkia eta musika elkarbatuz parte hartu du. "Zure begiek, bilduma (1988-2008)" bilduma errekopilatorioa,oso interesgarria da.





2012/06/14

OROIMENA BIHOTZEAN

Larrabetzun Burdinezko heziaren inguruan auzolanean grabatutako dokumental laburra da. Larrabetzuko herritarrek 1937ko gerra eta ondorioak gogoratu eta oroimenean gordetzeko egindako lanak.


JAMES PETRAS ( SOZIOLOGOA)

James Petras Boston hirian jaio zen 1937ko urtarrilaren 17an. Soziologo ospetsua da. Bere burua iraultzaile eta anti-inperialistatzat dauka.
James Petras website (gehiago irakurtzea nahi baduzu)

Argia aldizkarian esan duenez, Greziak bankariei aurre egiten badie, eredu izan daiteke.

2012/06/12

NAFARROAKO KONKISTA

Nafarroako konkistaren inguruko mahai ingurua egon da BERRIA.INFOn. Mikel Sotok eta Floren Aoiz-ek hartu dute parte. Nire ustez gai interesgarria da euskaldunontzat, benetako Nafarroako historia jakin nahian gaudelako.



Video streaming by Ustream

2012/06/03

ZUGASTIETA - LA ARBOLEDA

Zugastieta, Trapagaran herriaren erdigunetik bost kilometro ingurura dago. Auzoa muino baten gainean altxatu zen antzinako meategien ondoan. Meategiak lur-azpiko ibaien emariagatik urez bete ziren, eta gaur egun herriaren ondoan bi laku handi daude. Udalak, lakuen inguruan, aisaldirako gune bat egokitu du eta lakuan hainbat hegazti bizi dira gaur egun. 

Mendiz inguratutako ibar txiki batean 1877an sortu zen. Hasera batean egurrezko etxolatzarrak eraiki ziren, meategien albo-alboan, ostatu premiari erantzuteko. Eraikin horiek behin-behinekoak izateko, bazegoen beste arrazoi bat ere, hots: edozein momentutan, meatze-ustiapenaren gorabeherak horrela aginduta, beharrezkoa izan zitekeen etxolatzarrak botatzea edo lekuz aldatzea.

LARREINETAKO  FUNIKULARRA.

Larreinetako funikularra Trapagarango herriko La Escontrilla eta Larreineta auzoak batzen dituen funikularra da. 1.198 metroko luzera dauka,  eta Trapagarango La Escontrilla auzoan du abiapuntu.
1926ko irailaren 15ean inauguratu zuten, eta hasieran erabilpen industriala izan bazuen ere, gaur egun Larreinetako eta Zugastietako auzoetan bizi diren bizilagunek erabiltzen dute, meategiak agortu eta gero.


2012/06/01

GOOGLE WORLD WONDERS

Googlek proiektu berria jarri du martxan. Mundua ezagutzeko ibilbide birtualen bidez. Hemen izango dugu aukera ederra munduan zehar ibilteko etxetik mugitu gabe. Hainbat argazki eta 3D teknikak erabili dituzte. Sei hizkuntzatara itzulitako testu historikoak ere sartu dituzte.