Pages

2014/04/27

IKURRIN ERRALDOIA DU ALDUNDIAK DONOSTIAKO GIPUZKOA PLAZAN

Mikel Laboaren "Txoria txori" abestu dute hara bildutako herritarrek Inaxio Kortabarriak ikurrina igo bitartean.Jendez eta ikurrinez beteta egon da Gipuzkoa plaza,eta ikurrinaren eta independentziaren aldeko oihuak entzun dira.

Ikurrinaren omenaldia Donostiako Gipuzkoa plazan (bideoa)

INTERNET.".EUS" DOMEINUA

Pausoz pauso ari da bidea egiten .eus domeinua. Fase garrantzitsuena orain hasten da.Domeinuaren erabilera gizarteratu egingo da aurrerantzean,eta sarean erabilgarri jarri.Joan Mari Torrealdairen arabera,Gizarteratze horrek,abenduaren 3ra arte iraungu du,Euskararen Egunera arte. Torrealdairen esanetan "lehen mailako domeiunua izango da .eus,gainerako guztien pareko". Bi eratako domeinuak daude lehen mailakoen artean. Estatu kodeak eta orokorrak. Domeinu orokorra izango da .eus,hizkuntzari eta kulturari lotutako domeinu basbestua.

PuntuEus domeinuaren aurkezpena (bideoa)

2014/04/02

NELSON MANDELA JOAN ZAIGU

Nelson Mandela,1918ko uztailaren 18an jaio eta 2013ko abenduaren 5ean hil zen.

Hegoafrikako apartheidaren aurkako ekintzailea eta politikaria izan zen.1994tik 1999ra herrialde honetako presidentea izan zen,lehenengoa hauteskunde demokratikoen bidez hautatua.

Gaztetatik apartheidaren aurkako aktibista izan zen eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kide egin zen.

Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak  eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion.27 urte egin zituen kartzelan,horietako asko Robben Uhartean.1990 urteko otsailaren 11n askatu zuten,eta ordutik Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain,arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen.

Hegoafrikan Madiba bezala ere ezaguna izan zen,Mandelaren klanekoek adineko jendeari ezartzen dioten ohorezko titulua.
1993an Bakearen Nobel Saria jaso zuen.2009an Nazio Batuen Batzar Orokorrak, Mandelaren urtebetetzea,uztailaren 18a,”Mandelaren eguna” bezala izendatu zuen .

Kartzelan zen bitartean,zuzenbidea ikasi zuen Londresko Unibertsitatearen kanpo-programa bati esker.Mandela legelari batzuen bulegoan hasi zen lanean,lagun baten laguntzari esker.

Nelson Mandelari buruz gehiago irakurri nahi baduzue,klikatu hemen.

NELSON  MANDELA SONG