Pages

2013/02/11

JOAKIN EGIA UNZUETA

Joakin Egia Unzueta (Bilbo, Bizkaia, 1903 - Liverpool, Erresuma Batua, 1956) Bilboko portuko kapitaina izan zen.

1936an Eusko Jaurlaritza antolatu zenean, gerrarako ontzidi bat antolatzeko agindua eman zion. Lau bakailao-ontzi artilleriaz hornitu,eta Araba, Gipuzkoa, Bizkaya eta Nabarra izenez bataiaturik, itsas garraiorako laguntzaile eta babesle izateko prestatu zituen. Orobat lan handiak egin zituen, Bilboko porturako defentsa antolatzen. Bizkaia armada nazionalaren esku erori zenean, setioari itzuri eta hamar draga-minarekin Frantziara ihes egin zuen.

Hemen dituzu  Gerra Zibileko hiru bideo:

ikuska-17 from Gabriel Gerrikagoitia on Vimeo.

2013/02/10

HABANA ITSASONTZIAN BRITANIA HANDIRA


“Gutaz ahaztu dira” esaten dute oraindik batzuk. Gerra bukatu ostean 250 haur inguruk ez zuen itzultzerik izan. Gaur egun 80 eta 90 urte artean dituzte. Gainerakoei kontatu beharrean norberarentzako gorde eta aurrera segitu zuten etxetik urrun. Batzuk oroitzapenak blokeatuta dituzte, historia traumatikoak daudelako.Itsasoa biziki arro zegoen, denak zorabiatuta eta goitika egiten.

“Agur esatea” dokumentala ikustea merezi du.Matt Richards britainiarrak zuzenduta eta Izaskun Arandiak idatzi eta ekoiztutako dokumental honetan kontatzen den historia hunkigarria da.Francok La Cervera barkua bidali zuen, Habana itsasontzia bueltan ekartzeko baina Britainia Handiak bi barku ingelesak bidali zituen  eta  horrela Habana babestu eta La Cervera uxatzea lortu zuten.

Britainia Handian, kanpalekuan zeudela,Bilbo Francoren eskuetan erori zela entzun zutenean benetan bakarrik zeudela sentitu zuten.

Orokorrean gustura daudela aitortu dute. Pozik daude izan duten bizitzarekin eta sortutako familiekin.Euskal sentimenduari eutsi diote eta gehienetan euskal kulturarekiko maitasuna transmititu diete ondorengo belaunaldiei.Hala ere, identitate arazoak ere izan dituzte, ez direlako sentitzen ez hango ez hemengo.