Pages

2024/02/11

ISTORIOAK (1)

 Goizeko 9:00ak dira, larunbata. Gorkak egun librea zuen asteburu honetan baina gauzak aldatu dira bapatean. Enpresako nagusiak deitu dio. Gorka autobus gidari gaztea da. Astebururako planak eginda zituen. Libre zegoen. Ihauteriak dira eta lagunekin geratuta zegoen bazkaltzeko denok batera eta gauean parrandan ateratzeko. Gau osoan euri jasa nabarmena bota du Bilbon. Gorkak, aste osoan lan egin ondoren, erabakita zuen atsedena hartzea ostiral gauen, zapatuan lagunekin disfrutatzeko.

Nagusiaren deia jaso duenean ez zekien telefonoa hartu ala ez...azkenean erantzun du.

__ Bai egun on!

__Egun on Gorka. Irati naiz eta mesede bat eskatu nahi dizut.. Nerea gaixorik dago. Sukarra du eta...haurdun dago. Ordezkatu ahal duzu, mesedez?

__ Beno, ez dakit denbora izango dudan sasoiz heltzeko. Eta gainera beste plan batzuk nituen...

Azkenean ohetik jaiki, dutxatu, ilea ondo orraztu eta lehortu, zerbait gozaldu arineketa batean, bokata bat prestatu eta etxetik atera da korrikan. Deiari erantzuteagatik damutzen da baina gogoratu du orain dela aste batzuk erabili zuen autobusa hormaren kontra arraspatu zuela kotxerasen aparkatzerakoan. Errudun sentitu da une batez eta horrek animoak eman dizkio ustekabeko deia eta lanaren ondorioz izan duen haserrea gainditzeko.

Egun goibela da gaur, euritsua eta haizetsua. Gorkak sagardotegira eraman behar ditu bezeroak. Oraindik ez daki adinekoak ala gazteak izango diren. Zorionez bazkaria da. Ez daki noiz bueltatuko den lanetik baina gaua lagunekin pasatzea ametsetan egiten du.

__ Gutxienez gaua niretzak baldin bada...

Gorkak bezeroak jaso ondoren konturatzen da batzuk mozorroztuta daudela eta gehienak adinekoak direla. Ez didate autobusa zikinduko, pentsatzen du.

Gorka gazte alaia eta harremanetarako pertsona irekia da. Normalean pentsatzen du merezi duen pertsonaren batekin topo egingo duela. Beste ate batzuk irekitzen lagundoko dion norbaitekin bat egingo duela edozein unetan. Bere lana aproposa da jende desberdina ezagutzeko. Dena den, bezero hauen artean ez du ezagutuko neskatxarik.

Azkenean eguna gaizki hasi arren, hobeto ezin bukatuko duela uste du. Bezeroen  artean zegoen beste enpresa bateko ugazaba, bere familiarekin.  Gorkak Askotan komentatu die gurasoei enpresa hori oso serioa dela eta langileak oso pozik daudela soldata eta tratua bikainak direlako. Gorkak eguna bukatu du zoriontsu. Enpresarioak lana eskaini dio. Momentuz curriculuma bere enpresara bidaltzeko eskatu dio.