Pages

2012/07/26

EUSKAL KANTAK


Euskal kantagintzari eskainitako webgunean sartu zara. Egitasmo honek 40 urteko ibilbidea jasotzen du, 60ko hamarkadaren hasieran kantagintza berria sortu zenetik milurtekoaren amaierara arte. Oso urte bizi, emankor eta aldakorrak izan ziren euskarazko kantagintzarentzat, atarian bildutako edukiak erakusten duenez.
Garaian garaiko bilakaera estetiko eta estilistikoaren ildo nagusiak laburbiltzen dituzten bederatzi atalez gain, 160 biografia inguru, 1.000tik gora disko, DVD eta libururi buruzko informazioa, 270 diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin, ehunka argazki, 300dik gora kantu, 16 diskoetxeren biografia laburrak, bibliografia bat, bideoak eta gure kantagintzari buruzko azken albisteak aurkituko dituzu bertan.
Baina hau abiapuntua besterik ez da. Hazten, osatzen eta hobetzen joateko asmoarekin plazaratu da www.badok.info, gure kantagintzaren berri jaso edo eman nahi duenaren tresna eta erreferentzia izan dadin. Horretarako, zure laguntza eta ekarpena ere garrantzitsuak izango dira. 
Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau aurrera ateratzen lagundu duten instituzio, diskoetxe eta babesleei, eta bereziki, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboari, haren funtsekin osatu baita orain eskura duzun datu basea.


2012/07/25

DONEJAKUE BIDEA

Done Jakue apostoluaren heriotzatik zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendebalde ingurua Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso II.a bertara hurbildu zen bere gorte guztiarekin, historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan. 

814.urtetik aurrera Compostelako Donejakue erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean.

XII.mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunea Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.