Pages

2019/07/09

BAZTANGO BIDEA


Beste Bide desberdin batera joatea erabaki genuen. Aurreko Bideetan batek baino gehiagok komentatu zigun Baztangoa benetan oso polita zela eta merezi zuela egitea. Entzundakoak labur geratu dira. Paisaia zoragarria da, landaz, mendiz eta zuhaitzez beterik dago. Errekak nonahi. Txorien kanta liluragarriek Bidean kontzertu zeharo desberdinak entzuteko aukera eman digute.

Beti bezala, Bidean aurkitzen ditugun lagunak oso ezberdinak eta interesgarriak izan dira. Kezkatu gaituen gauza bakarra zera izan da: motxilak eramateko enpresarik ez dagoela. Horren ondorioz, hiru etapa egin eta Bidea bukatutzat eman genuen, aurtengoz.

2019/03/17

DYLAN INGLIS: ATZERRITAR EUSKALDUNA

Dylan Denny-Stearn Inglis, Devon probintzian jaioa da, 1998an. Durham unibertsitatean giza zientziak ikasten ari zela, urte sabatikoa hartu zuen Euskal Herrira etorrita euskara ikasteko. 2018ko abenduan EGA titulua eskuratu zuen. Bost mintzaira daki: ingelesa, mandarinera, gaztelania, frantsesa eta euskara. Urte ta erdian ikasi du euskara, baita zuberera eta bizkaiera ere. Gehien batua ikasi zuen, baina hasieratik euskalkiaren garrantziaz ohartu zen. Zornotzako barnetegian ere egonda dago. Euskalkiak ikasteko gogoa bere batuaren aberastasuna orrazteko izan da,antza denez.

"Euskara da gehien liluratu nauan hizkuntza. Behin euskara ikasita, atzerritar euskaldunok leku berezia daukagu euskal gizartean. Euskara ikastea zaila dela esaten didatenean asko haserretzen naiz".

Klasean eta kanpoan ikasi behar dela dio. Hiztegia eta gramatika bere kabuz ikasi eta asko aurreratu duela erraten du.


Euskara ikasita....(irakurri gehiago)