Pages

2020/09/21

NIRE JUBILAZIOA

2020ko irailaren 1ean jubilatu nintzen (Covid-19 garaian). Irakaskuntzan eman ditut ia 38 urte. Eskertzekoa da lanaren falta inoiz ez dudala izan. Ikastolan hasi eta 24 urte luze egin ostean publikara eman nuen saltoa. Publikan nengoela, bigarren ikasturtean oposaketeetara aurkeztu nintzen eta gainditu nituen lehenengo saiakeran.

Bukaera honekin batera zerbait berria eta desberdina etorriko delakoaren itxaropena ez dut galtzen. Hainbat eta hainbat gauza ditut buruan. Denak aurrera eramatea ezinezkoa izango da baina gutxienez batzuk grina/pasio handiarekin gauzatzea gustatuko litzaidake. Indar, gogo, kemen eta ordu asko eskaini ditut dakidana irakasteko, baita ikasleengandik ikasteko ere. Helburuetako nagusi bat beti ere nire lana hobetzen joatea izan da. Formakuntzan ordu asko sartu ditut eta beti iruditu zait asko dagoela ikasteko. Inoiz ez da bukatzen, inoiz ez da nahikoa lortu dugun formakuntza.

Lankideekin, ikasleekin, gurasoekin izandako harremanak zaintzen saiatu naiz. Iritsi desberdinak entzun, eman eta adostasunera heltzen ahalegindu naiz. Batzutan oso nekagarria izan da baina merezi izan du.

Erretiroa zoritxarreko Covid-19 delakoarekin batera heldu da. Bi urte aurreratu dut. Erabaki egokia izan dela pentsatu nahi dut.

Tiboli Eskolan / Epalza Alarguna Eskolan bukatu ditut nire azkenengo 5 ikasturteak. Urte onak izan dira, orokorrean. Garai zail hauetan nire lankideek egin ditaten agurra (irailaren 18an) ez dut ahaztuko. 

Mila esker eta ikasturte ON opa dizuet guztioi.