Pages

2014/03/31

BARRUETABEÑARRAK DURANGON

Atzo,martxoak 30ean,Durangon elkartu ginen Barruetabeña familia.Mila esker antolatzaileei_Juanjo eta Aintzane,Edorta,Gorka,Olga eta inguruan ibili ziren beste guztiei_ denok batzeagatik Durangoko txoko eder horretan.Benetan egun ederra pasatu genuen guztiok eta hurrengoa noiz helduko den zain gaude.Batzuk ezin izan zuten joan eta faltan bota genituen.Hurrengoan ikusiko gara.

Hona hemen  prestatu ditudan bi argazki aurkezpenak

2014/03/23

GURE ESKU DAGO

"Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da"

Gure esku dago Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika da, 2013ko ekainaren 8an hasi zena. Euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea duena hasierako helburu. Ezaugarria: anitza eta parte-hartzailea izatea, tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz.



ERRESUMA ETA FEDEA TRILOGIA - AINGERU EPALTZA

Aingeru Epaltzak,Erresuma eta Fedea trilogiari errematea eman dio Gure Jerusalem gadua nobela amaituta.Hauek dira trilogiaren hiru nobelak:Mailuaren odola,Izan bainintzen Nafarroako errege eta lehen aipatutakoa,Gure Jerusalem galdua.Hona hemen Mikel Asurmendik Argian izandako solasaldia Aingeru Epaltza idazlearekin.

Aingeru Epaltza

NAFARROAN,HIZKUNTZ POLITIKA BATEN BEHARRIZANA

Erantzun zabala jaso du euskararen aldeko manifestazioak,Gure Lingua Navarrum-a! lelopean.Euskaraz bizitzeko zailtasun etengabeak dituztela salatu dute dozenaka herritatik bildutako euskaldunek.

"Euskaraz aritzen garenok arrotz gisa tratatzen gaitu gobernuak" ohartarazi dute deitzaileek.Euskaraz ikasteko ezintasunak,D ereduaren aurkako kanpainak,euskaltegiak eta hedabideak ito nahian....oztopoak ugari dira eta "euskaldunok hemen gaudela erakutsi nahi dugu" adierazi dute.