Pages

Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/01/20

EUSKARA

Berria egunkariko arduraduna, orain euskaltzain oso izendatua duten Irene Arrarats Lizeargari egindako elkarrizketa irakurri ondoren hausnarketa txiki bat idaztea bururatu zait.

Bilbon bizi izan naiz azkeneko 50 urtetan. Eskolako maisua 40 urtez. Lanean hasi aurretik, euskeran alfabetua izan nintzen. Nengoen tokian erabiltzen zen euskerara egokitzen saiatu beharra izan nuen: bizkaiera, gipuzkera, batuera... Gaztelaniaz egin nituen nire ikasketak, gero euskara landua ikasi, euskaldun berriei klaseak eman, neure euskeraz irakurtzeko ohiturak zabaldu, euskaldun zaharrekin betiko euskera erabili, euskeraz idazteko ohiturak hartzen joan... Dena denbora laburrean eta aldaketa asko pairatuz. Ilusioz beteriko bidea egiten saiatu naiz, beste asko bezala, egunen batean Bilbok euskaldun kopuru handiagoa izan dezan. Gaur egun jubilatuta nago. Laster 69 urte beteko ditut eta nahiz eta euskaldun gehiago egon kopuruz, Bilbon euskara gutxi entzuten dut. Non daude azken lau edo bost hamarkadetan dena euskeraz ikasi duten ikasle hoiek?

Euskarak esfortzu handia suposatzen du: hitz egitea, irakurtzea, idaztea, ikasketak euskeraz egitea... Euskaldunon ilusioa, gogoa, garra, gure hizkuntza berpizteko, berriztatzeko, zabaltzeko, konplexurik gabe erabiltzeko...lan izugarri handia dela nabarmena da.

Eta nola integratuko ditugu etorkinak? Hausnarketa hau beste baterako izan beharko du.

2014/04/27

INTERNET.".EUS" DOMEINUA

Pausoz pauso ari da bidea egiten .eus domeinua. Fase garrantzitsuena orain hasten da.Domeinuaren erabilera gizarteratu egingo da aurrerantzean,eta sarean erabilgarri jarri.Joan Mari Torrealdairen arabera,Gizarteratze horrek,abenduaren 3ra arte iraungu du,Euskararen Egunera arte. Torrealdairen esanetan "lehen mailako domeiunua izango da .eus,gainerako guztien pareko". Bi eratako domeinuak daude lehen mailakoen artean. Estatu kodeak eta orokorrak. Domeinu orokorra izango da .eus,hizkuntzari eta kulturari lotutako domeinu basbestua.

PuntuEus domeinuaren aurkezpena (bideoa)

2014/03/23

NAFARROAN,HIZKUNTZ POLITIKA BATEN BEHARRIZANA

Erantzun zabala jaso du euskararen aldeko manifestazioak,Gure Lingua Navarrum-a! lelopean.Euskaraz bizitzeko zailtasun etengabeak dituztela salatu dute dozenaka herritatik bildutako euskaldunek.

"Euskaraz aritzen garenok arrotz gisa tratatzen gaitu gobernuak" ohartarazi dute deitzaileek.Euskaraz ikasteko ezintasunak,D ereduaren aurkako kanpainak,euskaltegiak eta hedabideak ito nahian....oztopoak ugari dira eta "euskaldunok hemen gaudela erakutsi nahi dugu" adierazi dute.

2013/03/14

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ




Oskorri - Euskal Herrian Euskaraz

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri azkara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?


2013/01/14

HERIOTZAREN BEGIAK (PACO IBAÑEZ)



Etorriko da zure soaz heriotza
gor, logabe, alhadura zaharren gisa,
goiznabarretik gauera alboan dugun
ohidura zentzugabe bat bailitzan.

Zure begiak alferrikako hitza izanik
garraisi mutu, isiltasun oro isil,
goiz bakoitzean aurkitzen dituzu adi
ispilura begiratuz, ilun, hurbil.

Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.

Urratuko da ezpain hertsien keinua,
aurpegi arrotza leihoaren ondoan,
usadioen guneak desitxuratuz
biluztasuna nagusitzen denean.

Zure begiak argi grisaren errainu,
mendi ilunen goizorduko izotza,
esnatzearen dardara eta ikara
kale hutsetik hurbiltzen zarenean.

Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.