Oskorri - Euskal Herrian Euskaraz
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal
bideak eta aireak
gure
hizkuntzak har dezan arnas,
bada
garaia noizbait dezagun
guda
hori gal edo irabaz.
Euskal
Herrian euskara
hitz
egiterik ez bada
bota
dezagun demokrazia
zerri
azkara
geure
arima hiltzen uzteko
bezain
odolgalduak ez gara.
Hizkuntza
gabe esaidazue
nola
irtengo naizen plazara,
geure arima
hiltzen uzteko
bezain
odolgalduak ez gara.
Euskal
Herri euskalduna
irabazteko
eguna
pazientzia
erre aurretik
behar
duguna,
ez al
dakizu euskara dela
euskaldun
egiten gaituena?
Zer
Euskal Herri litzake bere
hizkuntza
ere galtzen duena.
Ez al
dakizu euskara dela
euskaldun
egiten gaituena?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina