Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiriak pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta Italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak.
Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen.
Gernika baino lehen, beste herri batzuk, Durangok eta Otxandiok kasu, Italiako eta Alemaniako hegazkinen erasoak pairatu zituzten; populazio zibila larri kolpatu eta kalte larriak egin zituzten.
Dena den, Gernikako bonbardeaketaren sinbolismoak leku propioa eman dio guden historia beltzean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina