Pages

2018/03/12

200 URTE CASILDA ITURRIZAR BILBOTARRA JAIO ZELA (1818-1900)

Casilda Iturrizar bilbotarra jatorri xumeko emakume bat izan zen. Epalza jaun aberatsa eta Casilda Iturrizar Bikote bihurtu ziren eta Epalzak lehen emaztea utzi egin zuen garaiko burgesiaren eskandalurako. 1847an ezkondu ziren. Senarra hil zenean Bilboko sasoi hartako emakume aberatsena bihurtu zen Casilda. Berehala hasi zen bere aberastasuna banatzen. Hasieran txiroenekin hasi zen eta ondoren kultura eta hezkuntza arlora zabaldu zuen bere ekarpena. Bilboko Udalak oraindik ematen ditu Casilda Iturrizar izeneko bekak.

Benetako aberastasun banaketa, Casilda Iturrizar hil ostean etorri zen ordea, 1900.urtean. Bere aberastasun ia guztia hiriko behartsuen eta hezkuntzaren alde banatu zituen (10 miloi pezeta). Tiboliko eskolak egiteko 550 mila pezeta eman zituen, adibidez.

Casilda Iturrizar da gaur egun pertsona bakarra Bilboko bi lekuk bere izena daramatena: Casilda Iturrizar parkean batetik eta bestetik Areatzan, bera bizi izan zen kalea.