Pages

Paco Ibañez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Paco Ibañez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/01/14

HERIOTZAREN BEGIAK (PACO IBAÑEZ)



Etorriko da zure soaz heriotza
gor, logabe, alhadura zaharren gisa,
goiznabarretik gauera alboan dugun
ohidura zentzugabe bat bailitzan.

Zure begiak alferrikako hitza izanik
garraisi mutu, isiltasun oro isil,
goiz bakoitzean aurkitzen dituzu adi
ispilura begiratuz, ilun, hurbil.

Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.

Urratuko da ezpain hertsien keinua,
aurpegi arrotza leihoaren ondoan,
usadioen guneak desitxuratuz
biluztasuna nagusitzen denean.

Zure begiak argi grisaren errainu,
mendi ilunen goizorduko izotza,
esnatzearen dardara eta ikara
kale hutsetik hurbiltzen zarenean.

Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.

2013/01/13

PACO IBAÑEZ ARRIAGA ANTZOKIAN


Paco Ibañez kantaria eta musikaria da.Valentzian jaio zen baina Euskal Herrian bizi izan zen hainbat urtetan, Adunan.Parisen urte asko egin zituen.Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez kantatzen du.

Bere lan nagusia Espainiako poeta ospetsuen poemak musikatzea izan da. Euskal kantuen bertsioak argitaratu ditu eta Euskal Herriko abeslari eta intelektualekin lotura estua du.

Gaur Arriaga Antzokian zoragarri kantatu du. Euskaraz ere ederki abestu du eta pozgarria izan da euskaraz  mintzatzen entzutea. Euskara bihotzean darama gizon honek.