Pages

txapelketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
txapelketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/01/10

2022-12-18 IRUÑEA TXAPELKETA NAGUSIA

Maialen Lujanbiok irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia Iruñean. Bere azken bertsoa, bukaerako agurra, hurrengo hau izan zen. 

Herri txiki honek gainditzeko  dituen arazoei beste bat gehitu zaiola esan zuen: Munduak hartu duen  itxura latza.

Orain dela 4 urte aipatu zuen Maialenek mundua okertzen zihoala. Benetan ere asmatu zuen baina ziur nago berak ere ez zuela une horretan gaurko egoera hain ilun eta ezatsegina aurreikusten.

2013/12/16

TXAPELA IPARRALDERA: AMETS ARZALLUS GARAILE

AMETS  ARZALLUS  TXAPELDUNA:ZORIONAK

Bersolaritza Txapelketa Nagusian atzo,BEC-eko oholtzaren gainean,Amets Arzallus hendaiarra garaile atera zen baina ez sufritu barik,izan ere,Maialen Lujanbiok,orain arteko txapeldunak,ez zizkion gauzak bat ere erraz jarri.Nahiko pareko ibili ziran biak ere.

Hurrengo lau urteotan,Amets Arzallus izango da Euskal Herriko Txapenduna.



13.500 inguru bertsozale bildu ziren BEC-en eta zalegoa oso pozik izan zen.Izugarrizko giroa bizi izan zen egun osoan zehar.


2013/12/11

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2013

DENA PREST ABENDUAREN 15eko FINALERAKO

Abenduaren 15ean zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean 13.500 bertsozaleren aurrean.Goiz eta arratsaldeko saioa izango da.Goizean 11:00etan hasiko da eta arratsaldean 16:00etan.

Finalistak hauek dira:Maialen Lujanbio,Aitor Mendiluze,Aitor Sarriegi,Amets Arzallus,Beñat Gaztelumendi,Igor Elortza,Sustrai Colina eta Unai Iturriaga




Joanito Dorronsorok jantziko dio txapela txapeldunari.

Honetaz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen



ZER DA BERTSOLARITZA?

Bertsolaritza abestuz,errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da.Ahozko euskal literaturaren adarretako bat da.

“ Neurriz eta errimaz
Kantatzea hitza
Horra hor zor kirol mota
Den bertsolaritza”  (Xabier Amuriza)

“Eztabaida dialektikoa” darabilen artean adierazpide hau mundu osoko kultura askotan agertu da.

Bertsolaritza musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan.Juanito Dorronsoro ikertzaileak,3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu.
Jatorriaren arabera,Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:

  • Usadiozko doinu herrikoiak:gehiengo handia
  • Neurriz parera datozen doinu berriak
  • Bakoitzak osatutako doinuak
Komunikazioaren arrakasta edo porrota aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean dago.

Bertsoa puntutan zatitzen da,eta puntu bakoitzak,neurriaren arabera,silaba-kopuru jakin bat izango du.

Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:

  • Zortziko handia
  • Zortziko txikia
  • Hamarreko handia
  • Hamarreko txikia

BERTSOLARI TXAPELKETA 2009