DENA
PREST ABENDUAREN 15eko FINALERAKO
Abenduaren 15ean zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean 13.500
bertsozaleren aurrean.Goiz eta arratsaldeko saioa izango da.Goizean 11:00etan
hasiko da eta arratsaldean 16:00etan.
Joanito
Dorronsorok jantziko dio txapela
txapeldunari.
Honetaz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen
ZER DA BERTSOLARITZA?
Bertsolaritza abestuz,errimatuz eta
neurtuz egiten den berbaldi bat da.Ahozko euskal literaturaren adarretako bat
da.
“ Neurriz eta errimaz
Kantatzea hitza
Horra hor zor kirol mota
Den bertsolaritza” (Xabier Amuriza)
“Eztabaida dialektikoa” darabilen artean adierazpide hau mundu osoko
kultura askotan agertu da.
Bertsolaritza musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan.Juanito
Dorronsoro ikertzaileak,3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu.
Jatorriaren arabera,Bertso Doinuak hiru kategoriatan
sailkatzen dira:
- Usadiozko doinu
herrikoiak:gehiengo handia
- Neurriz parera datozen doinu
berriak
- Bakoitzak osatutako doinuak
Komunikazioaren arrakasta edo porrota aukeraturiko
doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean dago.
Bertsoa puntutan zatitzen da,eta
puntu bakoitzak,neurriaren arabera,silaba-kopuru jakin bat izango du.
Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:
- Zortziko
handia
- Zortziko
txikia
- Hamarreko
handia
- Hamarreko
txikia
BERTSOLARI TXAPELKETA
2009
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina