Pages

2015/12/26

EGUN ON!

Orain dela hilabete batzuk hasi nintzela “egun onak” bidaltzen sakelako telefonotik. Hasieran frogak egiteko ziren, baina azkenean ohitura bihurtu dira. Jendearen erantzunak hain ziren atseginak eta esker onekoak, orain borondatezko beharrizana da. Hasiera batean hurbileko familiakoentzat eta lagunentzat prestatzen nituen, baina beraien komentario zintzoak kontuan izanik, plazerra bihurtu da niretzat ere. Gauero prestatzen dut hurrengo egunerako “egun onak” eta goizero hamar minutu inguru izaten ditut bidaltzeko. Goizero, lanerako bidea hartu aurretik, leporatu dudan sama hau, atseginez egiten dut.  Erantzunak izugarri onak dira.