Pages

2018/01/10

MOTXILADUN HAURRAK (Eiteb - UR HANDITAN)

Atzo, urtarrilak 9, Eitb - 1ean UR HANDITAN eman zuten saio hau: motxiladun umeak. Gaur ikusi dut ordenagailuan zeren atzo ezin izan nuen ikusi. Ezagunek eta lagunek biziki esan didate merezi duela ikustea. Benetan hunkitu nau. Xabier Madariagak badaki nola egin saio bikainak, kasu honetan bezala. Nire ikuspuntutik argi dago presoen haurrek ez direla errudunak. Ez dute merezi tratu eskas hau. Badaude presondegi hurbilagoak. Min egin duenak ordaintzea ongi, baina ez inguruko guztiek.

Mingarri diren zauri ugari daude gure artean. Gatazka gogorra jasan izan dugu, politikoa eta armatua. Preso izateak, berez, askatasun eza dakar. Baina euskal presoak ehundaka kilometrotara urrentze dituzte. Orain dela 5 urte inguru ETAk utzi zuela albo batera bide armatua. Konponbide egoki batera heltzeko garaia dela uste dut.

ETA ended its armed struggle 5 years ago. About 349 Basques are far away from the Basque Country jails. How can the knot be untied?