Pages

2017/07/17

DONE JAKUE BIDEA 2017

Orain dela urte batzuk hasi ginen bidea egiten. Urtero bost bat egun. Beti ilusio handiarekin joaten izan gara. Iritsi gara Santiagora azkenik. Poztasuna eta pena handia amaitu dugulako. Helburu berriak jarri beharko dira berriz datozen urteetako.

Hau izan da ibilbidea:

  • Sarria - Portomarin
  • Portomarin - Palas De Rei
  • Palas De Rei - Arzúa
  • Arzúa - Pedrouso
  • Pedrouso - Santiago
Galiziatik erromaniko ugari ikusi dugu, baita barrokoa ere.Paisaia ezin ederragoa da. Zuhaitz asko gerizpea oparituz. Eguraldia ona. Ez du bero larregirik egin, ezta euririk ere.