Pages

2013/05/25

BENITO LERTXUNDI - ERRIBERA

Benito Lertxundi Orion jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an, errege egunez. Bera izan zen sendi apal bateko bederatzi anai-arrebetatik azkena.....irakurri gehiago

ERRIBERA

Erribera, erribera,
zure landen zabalera
ortzi muga den hartan
mugatzen da.

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko al ditu
lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten antzina
hats tristetan mintzo da
haren mina.

Horma zahar arraituetan
txoriak dira kantatzen
mendetako lo geldia
salatzen.

Nafarroa anai zaharra
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen 
amets hura.

2013/05/01

BENITO LERTXUNDI KANTATUZ

Haurrak Lertxundi kantatuz, Et Incarnatuz Orkestraren babesaz eta haur abesbatzarekin batera, Tolosan eskeini zuten apirilaren 26an emanaldi hunkigarria. Iparraldeko eta Hegoaldeko 200 haur baino gehiago aritu ziren kantari