Pages

2016/11/01

ARIMEN GAUA EDO GAU BELTZA

Gure aiton-amonek ospatzen zuten festa da. Ez da egia euskaldunok geure historia, tradizioak eta mitoak ezagutzen ditugula. Halloween ezjakintasun horren adibidea da. Duela 60 urte ohikoa zen Domu Santu Egunaren bezperan kalabazak edo arbiak lapurtu, hustu eta kandelak sartuta "Halloween" ospatzea.

Badirudi Arimen Gaua galtzearen arrazoienetako bat zela nekazari eremuarekin lotutako festa zela, eta gizartea hiritartu eta baserritik urrundu ahala, ohitura horiek arrotzagoak izango zirela gizarte berrientzat.


2016/06/16

VICENT VAN GOGH

Vicent Van Gogh 1853an jaio zen, netherlands-etan. Bere lanak eragin handia izan zuen XX. mendeko arte lanetan. Bizitzan zehar pobrea eta ezezaguna izan zen. Frantzian hil zen 1890ean, 37 urte zituela.

Hamabost urterekin eskola utzi eta lanera joan behar izan zuen, familiari laguntzeko. Gaztea izan arren 4 hizkuntza erabiltzen zituen errestasunez (Holandesa, frantsesa, alemaniera eta ingelesa). 1873an Londonera iritsi zen eta bertako kulturaz maitemindu zen. Arte-galeria desberdinak bisitatu eta Charles Dickens-en eta George Eliot-en liburuak irakurri zituen. Goibelaldi gogorra sufritu zuen ere eta liburu guztiak albo batera utzi eta Bibliarekin soilik geratu zen. Bere bizitza Jainkoari eskaini nahi izan zion. Dena den, bere ahaleginak abade lanean ez zuen arrakastarik izan.

1880ko udazkenean Bruselasera joan eta artista bilakatzea erabaki zuen. Nahiz eta arte ikasketarik ez izan, bere anai gazteenak (Theo), laguntza osoa eskaini zion. Van Gogh klaseak hartzen hazi zen.

Van Gogh-en maitasun/amodio bizitza edo eskarmentua larria izan zen. Arazodun emakumeen inguruan sarritan jausi zen. Bere asmoa laguntzea zen baina azkenean izugarrizko depresioan murgildu zuen bere burua.



2016/06/09

THOMAS OSPITAL

1990ean jaio zen Thomas Ospital Euskal Herriko Aiherre herrian, eta Frantziako estatuko organo-jole sortuberri eta bikainetako bat da. Baionako Kontserbatorioan hasi zen musika ikasten. Parisko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zuen ikasten. Sari ugari irabazi ditu nazioarteko hainbat lehiaketetan. Inprobisazioak eginkizun garrantzitsua betetzen du bere musikan.

Ekainak 5ean, Ziortzan egon zen bi organoak jotzen. Organo handia (koruan dagoena) izugarri ondo jo zuen. Ez nuen inoiz pentsatuko hain organo ona zenik Ziortzakoa eta ustekabe handia izan zen Thomas han ikustea eta batez ere jo zituen piezak entzunez hain zoriontsua etxera bueltatzea. Thomas gaztea urrun iritsiko da. Berarekin batera egon zen Laurent Dupéré (tronpeta).





2016/02/20

YOUTH / JUVENTUD / GAZTAROA

Youth, Paolo Sorrentinok idatzi eta zuzendutako pelikula italiarra da. Michael Caine eta Harvey Keitel dira izar ospetsuenak baina ez bakarrak. Lagun minak dira biak eta euren bizitzataz hausnartzen ari dira Suitzar Alpeetan oporrak gozatzen dauden bitartean. Istorioa betiko borrokak ditu eztabaida gisa: adina eta gaztaroa, iragana eta eta etorkizuna, bizitza eta heriotza....Hemen jarri dut filmaren bukaeran entzuten den abestia "Just". Amaiera ederra iruditu zitzaidan. Bukatu arte eserita euki nindun.