1990ean jaio zen Thomas Ospital Euskal Herriko Aiherre herrian, eta Frantziako estatuko organo-jole sortuberri eta bikainetako bat da. Baionako Kontserbatorioan hasi zen musika ikasten. Parisko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zuen ikasten. Sari ugari irabazi ditu nazioarteko hainbat lehiaketetan. Inprobisazioak eginkizun garrantzitsua betetzen du bere musikan.
Ekainak 5ean, Ziortzan egon zen bi organoak jotzen. Organo handia (koruan dagoena) izugarri ondo jo zuen. Ez nuen inoiz pentsatuko hain organo ona zenik Ziortzakoa eta ustekabe handia izan zen Thomas han ikustea eta batez ere jo zituen piezak entzunez hain zoriontsua etxera bueltatzea. Thomas gaztea urrun iritsiko da. Berarekin batera egon zen Laurent Dupéré (tronpeta).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina