Vicent Van Gogh 1853an jaio zen, netherlands-etan. Bere lanak eragin handia izan zuen XX. mendeko arte lanetan. Bizitzan zehar pobrea eta ezezaguna izan zen. Frantzian hil zen 1890ean, 37 urte zituela.
Hamabost urterekin eskola utzi eta lanera joan behar izan zuen, familiari laguntzeko. Gaztea izan arren 4 hizkuntza erabiltzen zituen errestasunez (Holandesa, frantsesa, alemaniera eta ingelesa). 1873an Londonera iritsi zen eta bertako kulturaz maitemindu zen. Arte-galeria desberdinak bisitatu eta Charles Dickens-en eta George Eliot-en liburuak irakurri zituen. Goibelaldi gogorra sufritu zuen ere eta liburu guztiak albo batera utzi eta Bibliarekin soilik geratu zen. Bere bizitza Jainkoari eskaini nahi izan zion. Dena den, bere ahaleginak abade lanean ez zuen arrakastarik izan.
1880ko udazkenean Bruselasera joan eta artista bilakatzea erabaki zuen. Nahiz eta arte ikasketarik ez izan, bere anai gazteenak (Theo), laguntza osoa eskaini zion. Van Gogh klaseak hartzen hazi zen.
Van Gogh-en maitasun/amodio bizitza edo eskarmentua larria izan zen. Arazodun emakumeen inguruan sarritan jausi zen. Bere asmoa laguntzea zen baina azkenean izugarrizko depresioan murgildu zuen bere burua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina