“Gutaz ahaztu dira” esaten dute oraindik
batzuk. Gerra bukatu ostean 250 haur inguruk ez zuen itzultzerik izan. Gaur
egun 80 eta 90 urte artean dituzte. Gainerakoei kontatu beharrean
norberarentzako gorde eta aurrera segitu zuten etxetik urrun. Batzuk
oroitzapenak blokeatuta dituzte, historia traumatikoak daudelako.Itsasoa biziki
arro zegoen, denak zorabiatuta eta goitika egiten.
“Agur esatea” dokumentala ikustea merezi du.Matt
Richards britainiarrak zuzenduta eta Izaskun Arandiak idatzi eta ekoiztutako
dokumental honetan kontatzen den historia hunkigarria da.Francok La Cervera
barkua bidali zuen, Habana itsasontzia bueltan ekartzeko baina Britainia
Handiak bi barku ingelesak bidali zituen
eta horrela Habana babestu eta La
Cervera uxatzea lortu zuten.
Britainia Handian, kanpalekuan zeudela,Bilbo Francoren
eskuetan erori zela entzun zutenean benetan bakarrik zeudela sentitu zuten.
Orokorrean gustura daudela aitortu dute. Pozik
daude izan duten bizitzarekin eta sortutako familiekin.Euskal sentimenduari
eutsi diote eta gehienetan euskal kulturarekiko maitasuna transmititu diete
ondorengo belaunaldiei.Hala ere, identitate arazoak ere izan dituzte, ez
direlako sentitzen ez hango ez hemengo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina