Pages

2012/06/03

ZUGASTIETA - LA ARBOLEDA

Zugastieta, Trapagaran herriaren erdigunetik bost kilometro ingurura dago. Auzoa muino baten gainean altxatu zen antzinako meategien ondoan. Meategiak lur-azpiko ibaien emariagatik urez bete ziren, eta gaur egun herriaren ondoan bi laku handi daude. Udalak, lakuen inguruan, aisaldirako gune bat egokitu du eta lakuan hainbat hegazti bizi dira gaur egun. 

Mendiz inguratutako ibar txiki batean 1877an sortu zen. Hasera batean egurrezko etxolatzarrak eraiki ziren, meategien albo-alboan, ostatu premiari erantzuteko. Eraikin horiek behin-behinekoak izateko, bazegoen beste arrazoi bat ere, hots: edozein momentutan, meatze-ustiapenaren gorabeherak horrela aginduta, beharrezkoa izan zitekeen etxolatzarrak botatzea edo lekuz aldatzea.

LARREINETAKO  FUNIKULARRA.

Larreinetako funikularra Trapagarango herriko La Escontrilla eta Larreineta auzoak batzen dituen funikularra da. 1.198 metroko luzera dauka,  eta Trapagarango La Escontrilla auzoan du abiapuntu.
1926ko irailaren 15ean inauguratu zuten, eta hasieran erabilpen industriala izan bazuen ere, gaur egun Larreinetako eta Zugastietako auzoetan bizi diren bizilagunek erabiltzen dute, meategiak agortu eta gero.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina