DENA
PREST ABENDUAREN 15eko FINALERAKO
Abenduaren 15ean zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean 13.500
bertsozaleren aurrean.Goiz eta arratsaldeko saioa izango da.Goizean 11:00etan
hasiko da eta arratsaldean 16:00etan.
Finalistak hauek dira:Maialen Lujanbio,Aitor
Mendiluze,Aitor Sarriegi,Amets Arzallus,Beñat Gaztelumendi,Igor Elortza,Sustrai
Colina eta Unai Iturriaga
Joanito
Dorronsorok jantziko dio txapela
txapeldunari.
Honetaz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen
Bertsolaritza abestuz,errimatuz eta
neurtuz egiten den berbaldi bat da.Ahozko euskal literaturaren adarretako bat
da.
“ Neurriz eta errimaz
Kantatzea hitza
Horra hor zor kirol mota
Den bertsolaritza” (Xabier Amuriza)
“Eztabaida dialektikoa” darabilen artean adierazpide hau mundu osoko
kultura askotan agertu da.
Bertsolaritza musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan.Juanito
Dorronsoro ikertzaileak,3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu.
Jatorriaren arabera,Bertso Doinuak hiru kategoriatan
sailkatzen dira:
- Usadiozko doinu
herrikoiak:gehiengo handia
- Neurriz parera datozen doinu
berriak
- Bakoitzak osatutako doinuak
Komunikazioaren arrakasta edo porrota aukeraturiko
doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean dago.
Bertsoa puntutan zatitzen da,eta
puntu bakoitzak,neurriaren arabera,silaba-kopuru jakin bat izango du.
Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:
- Zortziko
handia
- Zortziko
txikia
- Hamarreko
handia
- Hamarreko
txikia
BERTSOLARI TXAPELKETA
2009