Pages

2013/10/20

DE DIEGO BROTHERS

De Diego Brothers jazz taldea bost musikarik osatzen dute  eta Juan eta Victor de Diego dira nagusi edo liderrak. Taldea 1993an osatu zen Bartzelonan.De Diego anaiak Bilbon hasi zuten beraien ibilbidea. Bartzelonara joan zirenetik munduan zehar jotzen ari dira.Beste jazz musikari ospetsuekin batera ere lan egin dute (Jesse Davis, Nicholas Payton…) eta aldi berean talde desberdinekin ere grabaketak egin dituzte.

Azpimarratzekoa eta eskertzekoa da baita bi anaiek nola hitz egiten duten euskaraz eta nola zabaltzen duten hizkuntzarekiko sentitzen duten maitasuna.Orain dela gutxi egon ziren Bilboko BBK Aretoan eta ekitaldi osoan Juan de Diegok euskarari eutsi zion ederki. Mila esker!!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina