Pages

2013/10/21

ALICE FRANCIS

If there was one age in the past century when social rise and fall not only sounded good but looked fantastic, that time was the Roaring Twenties. A time when women asserted themselves and finally claimed their rightful place in society. No wonder Alice Francis identifies with them and sees Josephine Baker as one of her artistic role models. Her sure-footed nonconformity and charming rebellion against stereotypes, which her groundbreaking soul sisters from Anais Nin to Dorothy Parker have championed, keep giving Alice Francis new inspiration.


What fundamentally favours Alice Francis in comparison with most of her colleagues_ male and female_ is her fearless pioneering spirit; her readiness to leave the beaten track and head off into the unknown as if it were a matter of course.






Alice Francis gaur gauean Bilbolo BBK Aretoan egon da eta emanaldia ezin hobea izan da.Bere kontzertua disfrutatu,gozatu eta dantzatu dugu gehienok.Jesarlekutik altxatu gaitu eta dantzan jarri gaitu ia nahigabe eta asko eskertu diogu;bere erritmoa,dantza eta isuri duen sentsualitatea ezen posible eserita,geldi eta isilik eramateko egoera aproposena.

2013/10/20

DE DIEGO BROTHERS

De Diego Brothers jazz taldea bost musikarik osatzen dute  eta Juan eta Victor de Diego dira nagusi edo liderrak. Taldea 1993an osatu zen Bartzelonan.De Diego anaiak Bilbon hasi zuten beraien ibilbidea. Bartzelonara joan zirenetik munduan zehar jotzen ari dira.Beste jazz musikari ospetsuekin batera ere lan egin dute (Jesse Davis, Nicholas Payton…) eta aldi berean talde desberdinekin ere grabaketak egin dituzte.

Azpimarratzekoa eta eskertzekoa da baita bi anaiek nola hitz egiten duten euskaraz eta nola zabaltzen duten hizkuntzarekiko sentitzen duten maitasuna.Orain dela gutxi egon ziren Bilboko BBK Aretoan eta ekitaldi osoan Juan de Diegok euskarari eutsi zion ederki. Mila esker!!!!



2013/09/13

BOB LIND, AMERIKAR FOLK KANTARIA

Bob Lind 1942an jaio zen Baltimoren.Lind folk idazlea eta kantaria da.”Elusive Butterfly” diskarekin oso ezaguna egin zen.Bob Lind-ek jarraitzen du abestiak idazten eta kantatzen Amerika eta Europatik zehar.
Lindek idatzitako hainbat abesti kantatu dituzten artista ospetsu batzuk hauek dira:Eric Clapton, Nancy Sinatra, The Kingston Trio…
Lind 1988an Floridara joan zen bere bizi modu berria eraikitzera eta han bost nobela ere idatzi zituen.

B.L. 2004an bueltatu zen berriro musika lanetara eta harrezkero ez da gelditu munduan zehar kantatuz.

Atzo Bilbon izan zen eta bere emanaldia oso atsegina iruditu zitzaidan.





ELUSIVE BUTTERFLY

You might wake up some mornin´
To the sound of something moving past your window in the wind
And if you're quick enough to rise
You'll catch a fleeting glimpse of someone's fading shadow
Out on the new horizon
you may see the floating motion of a distant pair of wings
And if the sleep has left your ears
You might hear footsteps running through an open meadow

Don't be concerned, it will not harm you
It's only me pursuing somethin' I'm not sure of
Across my dreams with nets of wonder
I chase the bright elusive butterfly of love

You might have heard my footsteps
Echo softly in the distance through the canyons of your mind
I might have even called your name
As I ran searching after something to believe in

You might have seen me runnin'
Trough the long-abandoned ruins of the dreams you left behind
If you remember something there
That glided past you followed close by heavy breathin'

Don't be concerned, it will not harm you
It's only me pursuing somethin' I'm not sure of
Across my dreams with nets of wonder
I chase the bright elusive butterfly of love

Across my dreams with nets or wonder
I chase the bright elusive butterfly of love

2013/09/09

JEAN HARITXELHAR

Jean Haritxelhar Duhalde euskaltzainburua, politikaria eta literatura ikerlaria izan zen. Haritxelharrek hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen ezagun. 


  • 1962az geroztik euskaltzain osoa izan zen.
  • 1966. urtetik 1988ra bitartean euskaltzainburuordea izan zen.
  • 1989tik 2004 arte euskaltzainburua.
  • Euskaltzain emeritua zen 2006ko uztailaren 20tik.
  • Miarritzen hil zen 2013ko irailaren 1ean.

2013/05/25

BENITO LERTXUNDI - ERRIBERA

Benito Lertxundi Orion jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an, errege egunez. Bera izan zen sendi apal bateko bederatzi anai-arrebetatik azkena.....irakurri gehiago

ERRIBERA

Erribera, erribera,
zure landen zabalera
ortzi muga den hartan
mugatzen da.

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko al ditu
lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten antzina
hats tristetan mintzo da
haren mina.

Horma zahar arraituetan
txoriak dira kantatzen
mendetako lo geldia
salatzen.

Nafarroa anai zaharra
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen 
amets hura.

2013/05/01

BENITO LERTXUNDI KANTATUZ

Haurrak Lertxundi kantatuz, Et Incarnatuz Orkestraren babesaz eta haur abesbatzarekin batera, Tolosan eskeini zuten apirilaren 26an emanaldi hunkigarria. Iparraldeko eta Hegoaldeko 200 haur baino gehiago aritu ziren kantari

2013/04/26

GERNIKAKO BONBARDAKETA

Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiriak pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta Italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak.

Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen.

Gernika baino lehen, beste herri batzuk, Durangok eta Otxandiok kasu, Italiako eta Alemaniako hegazkinen erasoak pairatu zituzten; populazio zibila larri kolpatu eta kalte larriak egin zituzten.

Dena den, Gernikako bonbardeaketaren sinbolismoak leku propioa eman dio guden historia beltzean.



2013/03/14

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ




Oskorri - Euskal Herrian Euskaraz

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri azkara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?