Marco Mezquida 1987an jaio zen Menorcan. Bere musika ikasketak Mahón-en hasi zituen 7 urte zituela. Gaur egun, jazz eremuan asko baloratuta dago eta 40 diskatik gora argitaratu ditu.
Ha actuado en numerosos Festivales Internacionales de jazz en más de 25 países en 4 continentes y en clubes emblemáticos.
Mezquida is one of the most active pianists in the Spanish jazz scene. He has been taught in seminars and masterclasses by famous musicians. He's also Professor of High School of Music in Barcelona and at Liceu Conservatoire.
Orain dela urte batzuk hasi ginen bidea egiten. Urtero bost bat egun. Beti ilusio handiarekin joaten izan gara. Iritsi gara Santiagora azkenik. Poztasuna eta pena handia amaitu dugulako. Helburu berriak jarri beharko dira berriz datozen urteetako.
Hau izan da ibilbidea:
Sarria - Portomarin
Portomarin - Palas De Rei
Palas De Rei - Arzúa
Arzúa - Pedrouso
Pedrouso - Santiago
Galiziatik erromaniko ugari ikusi dugu, baita barrokoa ere.Paisaia ezin ederragoa da. Zuhaitz asko gerizpea oparituz. Eguraldia ona. Ez du bero larregirik egin, ezta euririk ere.
Egunero eta urteetan zehar goizero bidali ditudan "egun onak" dira hauek. Jendeak pozik hartzen dituela jakin badakidanez, horrela jarraitzeko asmoa dut beste hainbat eta hainbat egunetan. Alaitasuna, poztasuna, indarra....zabaldu nahian egiten dudan ekintza zoragarria dela iruditzen zait.
Gure aiton-amonek ospatzen zuten festa da. Ez da egia euskaldunok geure historia, tradizioak eta mitoak ezagutzen ditugula. Halloween ezjakintasun horren adibidea da. Duela 60 urte ohikoa zen Domu Santu Egunaren bezperan kalabazak edo arbiak lapurtu, hustu eta kandelak sartuta "Halloween" ospatzea.
Badirudi Arimen Gaua galtzearen arrazoienetako bat zela nekazari eremuarekin lotutako festa zela, eta gizartea hiritartu eta baserritik urrundu ahala, ohitura horiek arrotzagoak izango zirela gizarte berrientzat.
Vicent Van Gogh 1853an jaio zen, netherlands-etan. Bere lanak eragin handia izan zuen XX. mendeko arte lanetan. Bizitzan zehar pobrea eta ezezaguna izan zen. Frantzian hil zen 1890ean, 37 urte zituela.
Hamabost urterekin eskola utzi eta lanera joan behar izan zuen, familiari laguntzeko. Gaztea izan arren 4 hizkuntza erabiltzen zituen errestasunez (Holandesa, frantsesa, alemaniera eta ingelesa). 1873an Londonera iritsi zen eta bertako kulturaz maitemindu zen. Arte-galeria desberdinak bisitatu eta Charles Dickens-en eta George Eliot-en liburuak irakurri zituen. Goibelaldi gogorra sufritu zuen ere eta liburu guztiak albo batera utzi eta Bibliarekin soilik geratu zen. Bere bizitza Jainkoari eskaini nahi izan zion. Dena den, bere ahaleginak abade lanean ez zuen arrakastarik izan.
1880ko udazkenean Bruselasera joan eta artista bilakatzea erabaki zuen. Nahiz eta arte ikasketarik ez izan, bere anai gazteenak (Theo), laguntza osoa eskaini zion. Van Gogh klaseak hartzen hazi zen.
Van Gogh-en maitasun/amodio bizitza edo eskarmentua larria izan zen. Arazodun emakumeen inguruan sarritan jausi zen. Bere asmoa laguntzea zen baina azkenean izugarrizko depresioan murgildu zuen bere burua.
1990ean jaio zen Thomas Ospital Euskal Herriko Aiherre herrian, eta Frantziako estatuko organo-jole sortuberri eta bikainetako bat da. Baionako Kontserbatorioan hasi zen musika ikasten. Parisko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zuen ikasten. Sari ugari irabazi ditu nazioarteko hainbat lehiaketetan. Inprobisazioak eginkizun garrantzitsua betetzen du bere musikan.
Ekainak 5ean, Ziortzan egon zen bi organoak jotzen. Organo handia (koruan dagoena) izugarri ondo jo zuen. Ez nuen inoiz pentsatuko hain organo ona zenik Ziortzakoa eta ustekabe handia izan zen Thomas han ikustea eta batez ere jo zituen piezak entzunez hain zoriontsua etxera bueltatzea. Thomas gaztea urrun iritsiko da. Berarekin batera egon zen Laurent Dupéré (tronpeta).
Youth, Paolo Sorrentinok idatzi eta zuzendutako pelikula italiarra da. Michael Caine eta Harvey Keitel dira izar ospetsuenak baina ez bakarrak. Lagun minak dira biak eta euren bizitzataz hausnartzen ari dira Suitzar Alpeetan oporrak gozatzen dauden bitartean. Istorioa betiko borrokak ditu eztabaida gisa: adina eta gaztaroa, iragana eta eta etorkizuna, bizitza eta heriotza....Hemen jarri dut filmaren bukaeran entzuten den abestia "Just". Amaiera ederra iruditu zitzaidan. Bukatu arte eserita euki nindun.
Orain dela
hilabete batzuk hasi nintzela “egun onak” bidaltzen sakelako telefonotik.
Hasieran frogak egiteko ziren, baina azkenean ohitura bihurtu dira. Jendearen
erantzunak hain ziren atseginak eta esker onekoak, orain borondatezko
beharrizana da. Hasiera batean hurbileko familiakoentzat eta lagunentzat
prestatzen nituen, baina beraien komentario zintzoak kontuan izanik, plazerra
bihurtu da niretzat ere. Gauero prestatzen dut hurrengo egunerako “egun onak”
eta goizero hamar minutu inguru izaten ditut bidaltzeko. Goizero, lanerako
bidea hartu aurretik, leporatu dudan sama hau, atseginez egiten dut. Erantzunak izugarri onak dira.
Urkiola Bizkaiko eta Arabako natura parkea da, Durangoaldean eta Zuiako kuadrillan kokatutakoa. Urkiolak Durangoaldeko gailurretan ditu mugak, Anboto eta Aramotz mendikateen gailurretan, hain zuzen ere.
Urkiola was declared a Natural Park on 29 December, 1989. The Park's highest mountain summit is Anboto at 1,337 metres. This mountain has a strong mythological significance. It is the main dwelling of Mari, a figure of the Basque mythology.
Otsagabia nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Zaraitzu ibarraren herririk populatuena eta garrantzitsuena da. Udalerriak 584 biztanle zituzten 2014.urtean.
Otsagabia can be found in the north of the Valley of Salazar, near the Irati Forest and not far from the border with France.
Orbaizeta Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerria da, Iratiko basoan mendebaldeko ate naturala. Euskaldun ugari dago. Orbaizetako arma-ola ehun urtez izan zen jardueran, XVII.mendean orduko Espainiako erregeak sortua.