Aingeru Epaltzak,Erresuma eta Fedea trilogiari errematea eman dio Gure Jerusalem gadua nobela amaituta.Hauek dira trilogiaren hiru nobelak:Mailuaren odola,Izan bainintzen Nafarroako errege eta lehen aipatutakoa,Gure Jerusalem galdua.Hona hemen Mikel Asurmendik Argian izandako solasaldia Aingeru Epaltza idazlearekin.
Pages
2014/03/23
NAFARROAN,HIZKUNTZ POLITIKA BATEN BEHARRIZANA
Erantzun zabala jaso du euskararen aldeko manifestazioak,Gure Lingua Navarrum-a! lelopean.Euskaraz bizitzeko zailtasun etengabeak dituztela salatu dute dozenaka herritatik bildutako euskaldunek.
"Euskaraz aritzen garenok arrotz gisa tratatzen gaitu gobernuak" ohartarazi dute deitzaileek.Euskaraz ikasteko ezintasunak,D ereduaren aurkako kanpainak,euskaltegiak eta hedabideak ito nahian....oztopoak ugari dira eta "euskaldunok hemen gaudela erakutsi nahi dugu" adierazi dute.
2014/01/19
VICENTE FERRER
- Vicente ferrer Bartzelonan jaio zen 1920ko apirilaren 9an eta Indian (Anantapur) hil zen 2009ko ekainaren 19an.
- Vicente Ferrer txirotasunean bizi zirenak laguntzen konprometitua zegoen kataluniarra zen.
- 1952an Indiara joan zen misiolari, baina herrialdetik bota egin zuten.1969an Indira Gandhik Indiara itzultzeko eskatu zionean Anantapurrera joan zen eta bertan geratu zen hil zen unera arte.
- 1970ean Jesusen Lagundia utzi egin zuen Anne Perry kazetariarekin ezkontzeko eta Rural Developmente Trust (RDT) erakundea sortu zuen.
- Hiru seme-alaba zituen.Indiako nekazarien sinpatia lortu zuen, baina ez beste klase batzuen artean (buruzagiak,politikariak eta ekonomi-klaseen artean),Vicenteren lana euren interesetarako mehatxagarria ikusten zutelako.Dena den, Indira Gandiren babesa eta laguntza jaso zuen eta bere proiektuekin aurrera jarraitu ahal izan zuen.
- 1996an bere izena daraman Vicente Ferrer Fundazioa abian jarri zuen eta honen bitartez ekintza guztiak zuzentzen zituen.
- Hiru ospitale
- IHESaren ospitale bat
- Jaiotze-kontrol zentro bat
- 14 baserri-klinika
- 1696 eskola
- 30.000 etxebizitza
- 2,7 milioi zuhaitz landatu
- Eta laguntza gehiago eskaini pertsona desberdinei
Su plena dedicación para erradicar el sufrimiento de las personas más pobres genera muchas suspicacias entre los sectores dirigentes, que ven en él una amenaza a sus intereses y consiguen una orden para expulsarle del país. Sin embargo, más de 30.000 campesinos y campesinas, secundados por intelectuales y una élite política y religiosa india, se movilizaron en una marcha de 250km, desde Mannad hasta Mumbai, para protestar por esa orden de expulsión. Indira Gandhi reconoce su gran labor y se compromete a buscar una solución. Vicente se instala en Anantapur en 1968, una de las más pobres regiones del país y retoma su lucha y vocación de ayudar a las personas más desfavorecidas.
VICENTE FERRER'S QUOTATIONS:
- I've found the greatest richeness in the most extreme poverty, in the most naked humanity.
- Misery and suffering are not meant to understood, but to be solved.
- I'm quite sure that no good deed is lost in this world. In some places, it will remain forever.
- Why do I need to search for the truth if any good deed in favour of others in itself contains every philosophy, every religion, the whole universe and God himself?
- I've declared war on pain and suffering and I've signed a commitment to peace: to contribute to unity between nations and people.
Vicente Ferrer ha sido enterrado en la localidad de Batha-Lapalli, al sur de la India
2014/01/07
ESBASTIKA BIDASOAREN GAINEAN
II.Mundu Gerran naziek Euskal Herriarekin zuten lotura aztertzen duen dokumentala da.Herber Brieger zuzendari alemaniar naziak II.Mundu Gerraren harira egindako In Lande der Basken filmeko irudiak oinarri hartuta eraiki du Una Esvástica sobre el Bidasoa Javier Andres gidoigileak.
Hitlerren militarrek Euskal Herrian izan zuten presentzia du ardatz filmak. Garai politiko horren lekukotza biltzeko, Irungo herritarrak elkarrizketatu ditu.
2013/12/18
NELSON MANDELAREN ESALDIAK
Nelson Mandela hegoafrikarraren heriotzak bost kontinenteetako herritarren arreta bereganatu du.Benetako liderra hitzaren zentzu guztietan eta bere itzalean jende asko aritu zen lanean.
Hona hemen Mandelak adierazitako esaldi ospetsu batzuk:
- Education is the most powerful weapon which you can use to change the world.
- The brave man is not he who does not feel afraid, but he who conquers that fear.
- A good head and a good heart are always a formidable combination.
- It is better to lead from behind and to put others in front, especially when you celebrate victory when nice things occur. You take the front line when there is danger. Then people will appreciate your leadership.
- If you want to make peace with your enemy, you have to work with your enemy. Then he becomes your partner.
- It always seems impossible until it's done.
- Lead from the back _ and let others believe they are in front.
- Resentment is like drinking poison and then hoping it will kill your enemies.
- Do not judge me by my successes, judge me by how many times I fell down and got back up again.
- It is said that no one truly knows a nation until one has been inside its jails. A nation should not be judged by how it treats its highest citizens, but its lowest ones.
- Appearances matter _ and remember to smile.
2013/12/16
TXAPELA IPARRALDERA: AMETS ARZALLUS GARAILE
AMETS ARZALLUS
TXAPELDUNA:ZORIONAK
Bersolaritza Txapelketa Nagusian atzo,BEC-eko
oholtzaren gainean,Amets Arzallus hendaiarra garaile atera zen baina ez sufritu
barik,izan ere,Maialen Lujanbiok,orain arteko txapeldunak,ez zizkion gauzak bat
ere erraz jarri.Nahiko pareko ibili ziran biak ere.
Hurrengo lau urteotan,Amets Arzallus izango da
Euskal Herriko Txapenduna.
13.500 inguru bertsozale bildu ziren BEC-en
eta zalegoa oso pozik izan zen.Izugarrizko giroa bizi izan zen egun osoan
zehar.
2013/12/14
RAMON LABAIEN - MILA ESKER
Ramon Labaien (1928ko abuztuaren 31a,Tolosa –
2013ko abenduaren 14a – Donostia) politikaria eta enpresaburu euskalduna izan
zen.Euskal Herriko historian aditua zen eta hainbat hedabidetan artikuluak
idatzi zituen.
Antonio Maria Labaien idazle eta
politikariaren semea eta Martin Labaien idazle eta margolariaren anaia zen.
Laskurain Ikastolan ikasi zuen,eukaraz.
Gerran familia osoa ihesi joan behar izan zuen
eta askenean Iparraldera joatea lortu zuten,eta 9 urte egin zituzten bertan
(Donibane Lohizunen eta Saran).
1980tik 1983ra Eusko Jaurlaritzako aurreneko
kultura kontseilaria izan zen.
Euskara eta kulturari buruz zuen ikuspegi
modernoa eta irekia nabarmen agertu zuen bere bizitza pertsonalean eta politika
mailan.
2013/12/11
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2013
DENA
PREST ABENDUAREN 15eko FINALERAKO
Abenduaren 15ean zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean 13.500
bertsozaleren aurrean.Goiz eta arratsaldeko saioa izango da.Goizean 11:00etan
hasiko da eta arratsaldean 16:00etan.
Joanito
Dorronsorok jantziko dio txapela
txapeldunari.
Honetaz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen
ZER DA BERTSOLARITZA?
Bertsolaritza abestuz,errimatuz eta
neurtuz egiten den berbaldi bat da.Ahozko euskal literaturaren adarretako bat
da.
“ Neurriz eta errimaz
Kantatzea hitza
Horra hor zor kirol mota
Den bertsolaritza” (Xabier Amuriza)
“Eztabaida dialektikoa” darabilen artean adierazpide hau mundu osoko
kultura askotan agertu da.
Bertsolaritza musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan.Juanito
Dorronsoro ikertzaileak,3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu.
Jatorriaren arabera,Bertso Doinuak hiru kategoriatan
sailkatzen dira:
- Usadiozko doinu
herrikoiak:gehiengo handia
- Neurriz parera datozen doinu
berriak
- Bakoitzak osatutako doinuak
Komunikazioaren arrakasta edo porrota aukeraturiko
doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean dago.
Bertsoa puntutan zatitzen da,eta
puntu bakoitzak,neurriaren arabera,silaba-kopuru jakin bat izango du.
Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:
- Zortziko
handia
- Zortziko
txikia
- Hamarreko
handia
- Hamarreko
txikia
BERTSOLARI TXAPELKETA
2009
2013/12/01
XABIER LETE GOGOAN - BERE HERIOTZAREN 3.URTEURRENA
Xabiel Lete,Oiartzunen jaio zen 1944ko apirilaren 5ean,eta Donostian hil zen 2010ko abenduaren 4an.
Xabier euskal idazle,poeta eta kantaria izan zen.Gazterik hasi zen idazten,eta bere artikukuak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian.
Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen.Beste kantari ospetsuekin batera,abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea.Taldea desegin zenean,bere emaztearekin (Lourdes Iriondo) batera,kantagintzan jarraitu zuen.
Xabiel Lete 2010ean,ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Urte hortan hil zen,abenduaren 4an.
Xabier Lete started to write poetry in 1964 and published his first book of poems in 1969."Egunetik egunera orduen gurpilean" (From day to day in the wheels of the hours). In this work it was noticeable the repercussion of Gabriel Aresti's social poetry and Lete used his words to denounce injustices society was living at those time.
The second book of poems was published in 1974 and its name was "Bigarren poema liburua" (Second book of poems). This work was much more intimate than the first one.
The next book of poems came in 1981. "Urrats desbideratuak" (The diverted steps) in which the language became stronger and the poems where the reflex of the pessimism and despair giving way to philosophical thoughts.
MIKEL LABOA GOGOAN - BERE HERIOTZAREN 5.URTEURRENA
Mikel Laboa,Donostian,1934ko ekainaren 15ean jaio zen,eta 2008ko abenduaren 1ean hil zen.
Euskal kantaria eta musikagilea izan zen.Hainbat adituen ustez XX.mendeko euskal abeslari esperimentatzaile eta ezagunenetarioa izan da.Bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuen.
Bernardo Atxaga idazlearen ustez tradizioa eta abanguardia uztartu zituen Mikel Laboak.
Hiru zutabe osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza:
1-Kantu tradizionalaren berreskuratzeak
2.Poeta garaikideen hitzen musikatzeak
3."Lekeitioak" deituriko kantuen esperimentazioak
Mikelen lanek euskal herritarren artean errespetua eta miresmen itzela dute.Txotia txori kanta eusko ereserkia bihurtu dela dirudi.
Mikel Laboa considered the patriarch of the Basque music, his music has had an influence on younger generations. His album Bat-hiru ("One-three") was chosen in a reader poll by the local Diario Vasco newspaper as the greatest Basque album in history.
On July 11, 2006 he gave his final performance, opening for Bob Dylan at a "Concert for Peace" held in the city of Donostia-San Sebastian.
Some of his songs have already become popular classics in Basque folk music, especially Txoria txori ("A bird is a bird"), his most famous song, of which Joan Baez did an interpretation using the original Basque lyrics.
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)

