Pages

2021/01/11

AITOR GANDIAGA GERRIKAGOITIA

 2021 urtearen hasiera ezta bat ere ona izan. Aitor joan zaigu kotxe istripu batean. Urtarrilaren 3an, igandean, Aitorrek istripu larria izan zuen. Bere gorpuak betirako utzi gaitu baina bere oroimena betirako gurekin izango dugu. Bere kemena futbolean jarraitzeko, bere irriparre zoragarria, bere besarkadak, hitz goxoak....gurekin izango dira. Goian bego Aitor.



2020/09/21

NIRE JUBILAZIOA

2020ko irailaren 1ean jubilatu nintzen (Covid-19 garaian). Irakaskuntzan eman ditut ia 38 urte. Eskertzekoa da lanaren falta inoiz ez dudala izan. Ikastolan hasi eta 24 urte luze egin ostean publikara eman nuen saltoa. Publikan nengoela, bigarren ikasturtean oposaketeetara aurkeztu nintzen eta gainditu nituen lehenengo saiakeran.

Bukaera honekin batera zerbait berria eta desberdina etorriko delakoaren itxaropena ez dut galtzen. Hainbat eta hainbat gauza ditut buruan. Denak aurrera eramatea ezinezkoa izango da baina gutxienez batzuk grina/pasio handiarekin gauzatzea gustatuko litzaidake. Indar, gogo, kemen eta ordu asko eskaini ditut dakidana irakasteko, baita ikasleengandik ikasteko ere. Helburuetako nagusi bat beti ere nire lana hobetzen joatea izan da. Formakuntzan ordu asko sartu ditut eta beti iruditu zait asko dagoela ikasteko. Inoiz ez da bukatzen, inoiz ez da nahikoa lortu dugun formakuntza.

Lankideekin, ikasleekin, gurasoekin izandako harremanak zaintzen saiatu naiz. Iritsi desberdinak entzun, eman eta adostasunera heltzen ahalegindu naiz. Batzutan oso nekagarria izan da baina merezi izan du.

Erretiroa zoritxarreko Covid-19 delakoarekin batera heldu da. Bi urte aurreratu dut. Erabaki egokia izan dela pentsatu nahi dut.

Tiboli Eskolan / Epalza Alarguna Eskolan bukatu ditut nire azkenengo 5 ikasturteak. Urte onak izan dira, orokorrean. Garai zail hauetan nire lankideek egin ditaten agurra (irailaren 18an) ez dut ahaztuko. 

Mila esker eta ikasturte ON opa dizuet guztioi.


2020/04/26

GERNIKA, EUSKALDUNOK MUNDU AURREAN

Gernika hiri irekia da. Irekia Euskal Herrira eta mundu osora. Bonbardaketa haren 83 urte bete dira gaur. Dena ezkutatu, dena gezurrez ilundu nahi izan zuten. Gernikako sinboloa bihotzean gordetzen dut. Euskaldunon erreferentzi ezaguna Gernika da. Eskerrak Picassori eta bere koadro erraldoiari.

Gernikan osatu zen lehen euskal gobernua, hilabete batzuk lehenago, Agirre lehendakariaren inguruan ( urriaren 7an). Apirilaren 26an, bonbardaketa suntsitzailea heldu zen. Gezurraren eta errepresioaren garai luzeak jasan behar izan ditugu. Zenbat kostatu izan zaigun hori iraultzen eta egia ekartzen!

Egia eta oroimena ezinbestekoak dira bizirik irauteko. Tristeena, niretzat, Estatu espainarrak ez duela inoiz aitortzen ez aitortuko. Dena gezurtatu eta guztia ukatzen du. Errealitatea okertu, sinboloak manipulatu... Gernika gudariek erre zutela zabaldu. Nik hala entzun nuen tikitatik, baina ez etxean. Zorionez edo zoritxarrez gure familian bagenekien egia zein zen. Gurasoak haurrak ziren orduan. Oiz mendi azpian bizi izan ziren. Lekuko zuzenak izan zirela esan dezaket hanka sartzeko beldurrik gabe. Ez zuten ahaztu inoiz. Ez ziren gai izan irudi latz eta bonben zarata beldurgarria burutik kentzeko.

Oraindik ere, 83 urte pasa ondoren, entzun behar Franco hil zela eta kontu horiek zaharrak omen dira. Hobe dela ez aipatzea. Hobe ez eragitea hortan. Estatuak ez du erantzunkizunik aitortu nahi. Ez dutela zerikusirik dio oraindik. Ezin dela inoiz ezer frogatu. Badaezpada, Francoren artxiboak guztiz itxita jarraitzen dute.

Euskal Herrian ondo dakigu Gernikako bonbardaketaren txikizioa noren ardura izan zen.


OROIMENERAKO BINETAK

2020/04/18

CORONABIRUSA/COVID-19

Hilabete luze COVID-19 dela eta etxean sartuta gaudela. Egunak joan dira...ez alferrik. Inoiz baino gehiago irakurtzeko aukera izan dut. Inoiz baino atsedena hartzeko denbora gehiago. Isil-uneak, hausnarketa uneak, musika entzuteko tarteak...ordu asko geldirik baina hala ere nahi izan dudan guztia egiteko astirik ez dut oraindik. Egunak, orduak eta minutuak ondo erabili ditudala uste dut. Une bakoitza bizi eta aprobetxatzen ari naizela pentsatzen dut. Sarritan bururatzen zait - itxialdi hau heldu aurretik ere - nire bizitza erraztu eta era xinplean bete beharko nuela. Ez dudala zertan bizkor ibili beharrik, gerora begira...une bakoitza disfrutatu, inguruan dudan edertasunaz ohartu eta lasai bizi.
Oraindik ez dakigu noiz bukatuko den itxialdia. Paseoak faltan botatzen ditut. Etxetik soilik, telelana eginez, klaseak ematea arraroa egiten zait. Bakardade laborala nabaritzen dut. Betiko ohiturak betirako galdu ote ditudan galdetzen diot nire buruari.

2019/07/09

BAZTANGO BIDEA


Beste Bide desberdin batera joatea erabaki genuen. Aurreko Bideetan batek baino gehiagok komentatu zigun Baztangoa benetan oso polita zela eta merezi zuela egitea. Entzundakoak labur geratu dira. Paisaia zoragarria da, landaz, mendiz eta zuhaitzez beterik dago. Errekak nonahi. Txorien kanta liluragarriek Bidean kontzertu zeharo desberdinak entzuteko aukera eman digute.

Beti bezala, Bidean aurkitzen ditugun lagunak oso ezberdinak eta interesgarriak izan dira. Kezkatu gaituen gauza bakarra zera izan da: motxilak eramateko enpresarik ez dagoela. Horren ondorioz, hiru etapa egin eta Bidea bukatutzat eman genuen, aurtengoz.


2019/03/17

DYLAN INGLIS: ATZERRITAR EUSKALDUNA

Dylan Denny-Stearn Inglis, Devon probintzian jaioa da, 1998an. Durham unibertsitatean giza zientziak ikasten ari zela, urte sabatikoa hartu zuen Euskal Herrira etorrita euskara ikasteko. 2018ko abenduan EGA titulua eskuratu zuen. Bost mintzaira daki: ingelesa, mandarinera, gaztelania, frantsesa eta euskara. Urte ta erdian ikasi du euskara, baita zuberera eta bizkaiera ere. Gehien batua ikasi zuen, baina hasieratik euskalkiaren garrantziaz ohartu zen. Zornotzako barnetegian ere egonda dago. Euskalkiak ikasteko gogoa bere batuaren aberastasuna orrazteko izan da,antza denez.

"Euskara da gehien liluratu nauan hizkuntza. Behin euskara ikasita, atzerritar euskaldunok leku berezia daukagu euskal gizartean. Euskara ikastea zaila dela esaten didatenean asko haserretzen naiz".

Klasean eta kanpoan ikasi behar dela dio. Hiztegia eta gramatika bere kabuz ikasi eta asko aurreratu duela erraten du.


Euskara ikasita....(irakurri gehiago)

2018/12/21

EGUBERRI ETA URTE BERRI ON

Beste urte bat joan zaigu eta berria hobea izango delakoan, prest gaude harrera ikusgarria emateko. Poztasuna, maitasuna, argia, itxaropena, laguntasuna, elkartasuna..... gugan izan dadila.



2018/07/15

DONE JAKUE BIDEA 2018

2017.urtean, Frantziako Bidea bukatu genuen. Aurton, Portugalgo Bidea egin dugu. Sei bide/zati sei egunetan egin ditugu. Hasi eta bukatu. Tuin hasi eta Santiagon bukatu. Paisaia zoragarria, jende larregirik ez, euririk ere ez eta egun batzuetan bero handia. Urteak aurrera doaz, gorputza desbedina urte batetik bestera baina oraindik gogotsu sentitzen gara, zorionez. Beti bezala, batzuetan bakarrik eta beste batzuetan taldean. Oraintxe hitz egiten, oraintxe isiltasunean. Ikuspegia gozatuz edota barneko bakarhizketa lagun onena dugularik. Oporrak hasteko era egokiena iruditzen zait. Bota soberan duguna eta hartu behar duguna. Hori eta gehiago da Bidea.




2018/03/12

200 URTE CASILDA ITURRIZAR BILBOTARRA JAIO ZELA (1818-1900)

Casilda Iturrizar bilbotarra jatorri xumeko emakume bat izan zen. Epalza jaun aberatsa eta Casilda Iturrizar Bikote bihurtu ziren eta Epalzak lehen emaztea utzi egin zuen garaiko burgesiaren eskandalurako. 1847an ezkondu ziren. Senarra hil zenean Bilboko sasoi hartako emakume aberatsena bihurtu zen Casilda. Berehala hasi zen bere aberastasuna banatzen. Hasieran txiroenekin hasi zen eta ondoren kultura eta hezkuntza arlora zabaldu zuen bere ekarpena. Bilboko Udalak oraindik ematen ditu Casilda Iturrizar izeneko bekak.

Benetako aberastasun banaketa, Casilda Iturrizar hil ostean etorri zen ordea, 1900.urtean. Bere aberastasun ia guztia hiriko behartsuen eta hezkuntzaren alde banatu zituen (10 miloi pezeta). Tiboliko eskolak egiteko 550 mila pezeta eman zituen, adibidez.

Casilda Iturrizar da gaur egun pertsona bakarra Bilboko bi lekuk bere izena daramatena: Casilda Iturrizar parkean batetik eta bestetik Areatzan, bera bizi izan zen kalea.

2018/02/18

CALL ME BY YOUR NAME?

It's a moving, sweet and tender film. The romance is between a handsome university research assistant and his professor's intelligent 17-year-old son who is struggling with his sexuality.

Oliver (Armie Hammer) arrives at the home to spend the summer helping the professor with research. Elio (Timothée Chalamet) notices Oliver immediately. Oliver is smart, witty and tall. Stuhlbarg as the gentle father and mentor, is great, too.

Call Me By Your Name is an honest story of hearts on fire, broken, and then healed. It's a message of tolerance and love for us all. 

Udako egunak dira Italiako zelaietan. Eguzkiak ez du errukirik. Zuhaitzen gerizpeei esker, ibai, laku eta putzuetako urak freskatu, eta mahaiaren bueltan egiten diren bazkaloste luzeek eta entsalada eta frutekin egindako otorduek, gauetako epeltasunera hurbiltzen gaituzte.