2017.urtean, Frantziako Bidea bukatu genuen. Aurton, Portugalgo Bidea egin dugu. Sei bide/zati sei egunetan egin ditugu. Hasi eta bukatu. Tuin hasi eta Santiagon bukatu. Paisaia zoragarria, jende larregirik ez, euririk ere ez eta egun batzuetan bero handia. Urteak aurrera doaz, gorputza desbedina urte batetik bestera baina oraindik gogotsu sentitzen gara, zorionez. Beti bezala, batzuetan bakarrik eta beste batzuetan taldean. Oraintxe hitz egiten, oraintxe isiltasunean. Ikuspegia gozatuz edota barneko bakarhizketa lagun onena dugularik. Oporrak hasteko era egokiena iruditzen zait. Bota soberan duguna eta hartu behar duguna. Hori eta gehiago da Bidea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina