Pages

2016/06/09

THOMAS OSPITAL

1990ean jaio zen Thomas Ospital Euskal Herriko Aiherre herrian, eta Frantziako estatuko organo-jole sortuberri eta bikainetako bat da. Baionako Kontserbatorioan hasi zen musika ikasten. Parisko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zuen ikasten. Sari ugari irabazi ditu nazioarteko hainbat lehiaketetan. Inprobisazioak eginkizun garrantzitsua betetzen du bere musikan.

Ekainak 5ean, Ziortzan egon zen bi organoak jotzen. Organo handia (koruan dagoena) izugarri ondo jo zuen. Ez nuen inoiz pentsatuko hain organo ona zenik Ziortzakoa eta ustekabe handia izan zen Thomas han ikustea eta batez ere jo zituen piezak entzunez hain zoriontsua etxera bueltatzea. Thomas gaztea urrun iritsiko da. Berarekin batera egon zen Laurent Dupéré (tronpeta).





2016/02/20

YOUTH / JUVENTUD / GAZTAROA

Youth, Paolo Sorrentinok idatzi eta zuzendutako pelikula italiarra da. Michael Caine eta Harvey Keitel dira izar ospetsuenak baina ez bakarrak. Lagun minak dira biak eta euren bizitzataz hausnartzen ari dira Suitzar Alpeetan oporrak gozatzen dauden bitartean. Istorioa betiko borrokak ditu eztabaida gisa: adina eta gaztaroa, iragana eta eta etorkizuna, bizitza eta heriotza....Hemen jarri dut filmaren bukaeran entzuten den abestia "Just". Amaiera ederra iruditu zitzaidan. Bukatu arte eserita euki nindun.

2015/12/26

EGUN ON!

Orain dela hilabete batzuk hasi nintzela “egun onak” bidaltzen sakelako telefonotik. Hasieran frogak egiteko ziren, baina azkenean ohitura bihurtu dira. Jendearen erantzunak hain ziren atseginak eta esker onekoak, orain borondatezko beharrizana da. Hasiera batean hurbileko familiakoentzat eta lagunentzat prestatzen nituen, baina beraien komentario zintzoak kontuan izanik, plazerra bihurtu da niretzat ere. Gauero prestatzen dut hurrengo egunerako “egun onak” eta goizero hamar minutu inguru izaten ditut bidaltzeko. Goizero, lanerako bidea hartu aurretik, leporatu dudan sama hau, atseginez egiten dut.  Erantzunak izugarri onak dira.

2015/11/15

UDAZKENA URKIOLAN 2015

Urkiola Bizkaiko eta Arabako natura parkea da, Durangoaldean eta Zuiako kuadrillan kokatutakoa. Urkiolak Durangoaldeko gailurretan ditu mugak, Anboto eta Aramotz mendikateen gailurretan, hain zuzen ere.

Urkiola was declared a Natural Park on 29 December, 1989. The Park's highest mountain summit is Anboto at 1,337 metres. This mountain has a strong mythological significance. It is the main dwelling of Mari, a figure of the Basque mythology.

OTSAGABIA ETA ORBAIZETA 2015

Otsagabia nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Zaraitzu ibarraren herririk populatuena eta garrantzitsuena da. Udalerriak 584 biztanle zituzten 2014.urtean.

Otsagabia can be found in the north of the Valley of Salazar, near the Irati Forest and not far from the border with France.


Orbaizeta Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerria da, Iratiko basoan mendebaldeko ate naturala. Euskaldun ugari dago. Orbaizetako arma-ola ehun urtez izan zen jardueran, XVII.mendean orduko Espainiako erregeak sortua.

UDAZAKENA IRATIKO OIHANEAN - 2015

Iratiko oihana Nafarroa Behereak, Zuberoak eta Nafarroa Garaiak bat egiten duten ingurunean hedatzen den basoa da. Euskal Herriko oihan handiena da eta Europako pagadirik zabalena. Ugari dira, gainera, izeiak, pinuak eta arteak. Baso gaztea da, orain dela 12.000 urte sortutakoa.



The Irati Forest covers 17,300 h (62,000 ks) of the Basque Country. It is located in a scarcely populated area, it has kept a wild and mysterious aspect, foddered by many local legends. Its name stems from the Irati river, which crops up from the meeting of the Urtxuria and Urbeltza.


Euskal Herriko ibai garrantzitsuenak sortzen dira Irati inguruko mendietan. Iparraldean, mendebaldetik ekialdera, Eiheralarre, Ezterenzubi eta Lekunberri udalerriak ditugu, Nafarroa Beherakoak. Hegoaldean, norabide berean, Orbaizeta eta Otsagabia herri nafarrak ditugu.

2015/11/03

VINCENT WILLEM VAN GOGH (1853 - 1890)

Vincent  Willem Van Gogh margolari postinpresionista ospetsua izan zen. Hogeita zazpi urterekin hasi zen marrazten eta pintatzen.Eta hamar urte besterik ez zituen egin artegintzan. Sei anai-arreben artean zaharrena zen Vincent. Txiki-txikitandik izan zituen nortasun-arazoak. Hamasei urterekin lanean hasi  behar izan zuen. Van Gogh-ek eragin handia izan zuen bere ondorengo artistengan.

2015/10/31

SPANISH SUPER CUP CHAMPIONS 2015

Hainbat urte txapelketarik erabazi gabe igaro ondoren, azkenean Athletic erabazi zuen Super kopa pasa den abuztuan. Dena den, Athletic meritu handia du. Aupa Athletic!!!

After so many years willing to be champions, Athletic de Bilbao won the Spanish Super Cup last August. Barcelona is a great team, but they can buy any players they can afford. Hurray Athletic!!!

2015/07/12

WAY OF SAINT JAMES - 2015

It’s been a long time since the last time I did the Way. The Way is such an excellent way to forget about your hard and exhausting working year that all I want is to get tired, stop thinking too much and sleep deeply for a few hours. No matter how long I've got to walk or how early I've got to get up in the morning, it all deserves because the Way is relaxing. It’s been a pleasure to meet new people and to enjoy the Way with friends

DONE JAKUE BIDEA - 2015

Sahagun-ean  utzi genuen Bidea azkeneko aldiz orain dela pare bat urte. Azkenean iritsi da garaia berriro bueltatzeko utzi genuen lekuan. Faltan bota izan dut bidearen elikagaia: nekea, izerdia, hausnarketa, isiltasuna, soberan dudana kaleratzea, falta zaidana hartu eta barneratzea…Ikasturtearen bukaeran pilatutako nekea eta estresa desegiteko une ezin hobea iruditzen zait.

Eguraldia ederra egin du bost egun hauetan, pixka bat tenperatura altuak baina goizean goizetik atera garenez…ez da arazorik egon. Aterpe batzuk oso onak eta beste batzuk ez hain onak baina denak beharrezkoak atsedena hartzeko. Lagunen artean poliki ibili gara, barre batzuk bota ditugu eta jana eta edana ez dira falta izan. Jende xelebrea ezta falta izan Bidean: David, Pepe eta abar.

Laburra iruditu zaigu baina atsegina. Hurrengoan ere Bidea hartzeko prest gaude Astorgan.