Pages

2014/04/27

IKURRIN ERRALDOIA DU ALDUNDIAK DONOSTIAKO GIPUZKOA PLAZAN

Mikel Laboaren "Txoria txori" abestu dute hara bildutako herritarrek Inaxio Kortabarriak ikurrina igo bitartean.Jendez eta ikurrinez beteta egon da Gipuzkoa plaza,eta ikurrinaren eta independentziaren aldeko oihuak entzun dira.

Ikurrinaren omenaldia Donostiako Gipuzkoa plazan (bideoa)

INTERNET.".EUS" DOMEINUA

Pausoz pauso ari da bidea egiten .eus domeinua. Fase garrantzitsuena orain hasten da.Domeinuaren erabilera gizarteratu egingo da aurrerantzean,eta sarean erabilgarri jarri.Joan Mari Torrealdairen arabera,Gizarteratze horrek,abenduaren 3ra arte iraungu du,Euskararen Egunera arte. Torrealdairen esanetan "lehen mailako domeiunua izango da .eus,gainerako guztien pareko". Bi eratako domeinuak daude lehen mailakoen artean. Estatu kodeak eta orokorrak. Domeinu orokorra izango da .eus,hizkuntzari eta kulturari lotutako domeinu basbestua.

PuntuEus domeinuaren aurkezpena (bideoa)

2014/04/02

NELSON MANDELA JOAN ZAIGU

Nelson Mandela,1918ko uztailaren 18an jaio eta 2013ko abenduaren 5ean hil zen.

Hegoafrikako apartheidaren aurkako ekintzailea eta politikaria izan zen.1994tik 1999ra herrialde honetako presidentea izan zen,lehenengoa hauteskunde demokratikoen bidez hautatua.

Gaztetatik apartheidaren aurkako aktibista izan zen eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kide egin zen.

Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak  eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion.27 urte egin zituen kartzelan,horietako asko Robben Uhartean.1990 urteko otsailaren 11n askatu zuten,eta ordutik Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain,arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen.

Hegoafrikan Madiba bezala ere ezaguna izan zen,Mandelaren klanekoek adineko jendeari ezartzen dioten ohorezko titulua.
1993an Bakearen Nobel Saria jaso zuen.2009an Nazio Batuen Batzar Orokorrak, Mandelaren urtebetetzea,uztailaren 18a,”Mandelaren eguna” bezala izendatu zuen .

Kartzelan zen bitartean,zuzenbidea ikasi zuen Londresko Unibertsitatearen kanpo-programa bati esker.Mandela legelari batzuen bulegoan hasi zen lanean,lagun baten laguntzari esker.

Nelson Mandelari buruz gehiago irakurri nahi baduzue,klikatu hemen.

NELSON  MANDELA SONG

2014/03/31

BARRUETABEÑARRAK DURANGON

Atzo,martxoak 30ean,Durangon elkartu ginen Barruetabeña familia.Mila esker antolatzaileei_Juanjo eta Aintzane,Edorta,Gorka,Olga eta inguruan ibili ziren beste guztiei_ denok batzeagatik Durangoko txoko eder horretan.Benetan egun ederra pasatu genuen guztiok eta hurrengoa noiz helduko den zain gaude.Batzuk ezin izan zuten joan eta faltan bota genituen.Hurrengoan ikusiko gara.

Hona hemen  prestatu ditudan bi argazki aurkezpenak

2014/03/23

GURE ESKU DAGO

"Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da"

Gure esku dago Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika da, 2013ko ekainaren 8an hasi zena. Euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea duena hasierako helburu. Ezaugarria: anitza eta parte-hartzailea izatea, tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz.



ERRESUMA ETA FEDEA TRILOGIA - AINGERU EPALTZA

Aingeru Epaltzak,Erresuma eta Fedea trilogiari errematea eman dio Gure Jerusalem gadua nobela amaituta.Hauek dira trilogiaren hiru nobelak:Mailuaren odola,Izan bainintzen Nafarroako errege eta lehen aipatutakoa,Gure Jerusalem galdua.Hona hemen Mikel Asurmendik Argian izandako solasaldia Aingeru Epaltza idazlearekin.

Aingeru Epaltza

NAFARROAN,HIZKUNTZ POLITIKA BATEN BEHARRIZANA

Erantzun zabala jaso du euskararen aldeko manifestazioak,Gure Lingua Navarrum-a! lelopean.Euskaraz bizitzeko zailtasun etengabeak dituztela salatu dute dozenaka herritatik bildutako euskaldunek.

"Euskaraz aritzen garenok arrotz gisa tratatzen gaitu gobernuak" ohartarazi dute deitzaileek.Euskaraz ikasteko ezintasunak,D ereduaren aurkako kanpainak,euskaltegiak eta hedabideak ito nahian....oztopoak ugari dira eta "euskaldunok hemen gaudela erakutsi nahi dugu" adierazi dute.

2014/01/19

VICENTE FERRER

  • Vicente ferrer Bartzelonan jaio zen 1920ko apirilaren 9an eta Indian (Anantapur) hil zen 2009ko ekainaren 19an.
  • Vicente Ferrer txirotasunean bizi zirenak laguntzen konprometitua zegoen kataluniarra zen.
  • 1952an Indiara joan zen misiolari, baina herrialdetik bota egin zuten.1969an Indira Gandhik Indiara itzultzeko eskatu zionean Anantapurrera joan zen eta bertan geratu zen hil zen unera arte.
  • 1970ean Jesusen Lagundia utzi egin zuen Anne Perry kazetariarekin ezkontzeko eta Rural Developmente Trust (RDT) erakundea sortu zuen.
  • Hiru seme-alaba zituen.Indiako nekazarien sinpatia lortu zuen, baina ez beste klase batzuen artean (buruzagiak,politikariak eta ekonomi-klaseen artean),Vicenteren lana euren interesetarako mehatxagarria ikusten zutelako.Dena den, Indira Gandiren babesa eta laguntza jaso zuen eta bere proiektuekin aurrera jarraitu ahal izan zuen.
  • 1996an bere izena daraman Vicente Ferrer Fundazioa abian jarri zuen eta honen bitartez ekintza guztiak zuzentzen zituen.
Fundazioari esker lortutako eremu batzuk hauek dira:
  •  Hiru ospitale
  • IHESaren ospitale bat
  • Jaiotze-kontrol zentro bat
  • 14 baserri-klinika
  • 1696 eskola
  • 30.000 etxebizitza
  • 2,7 milioi zuhaitz landatu
  • Eta laguntza gehiago eskaini pertsona desberdinei



 Su plena dedicación para erradicar el sufrimiento de las personas más pobres genera muchas suspicacias entre los sectores dirigentes, que ven en él una amenaza a sus intereses y consiguen una orden para expulsarle del país. Sin embargo, más de 30.000 campesinos y campesinas, secundados por intelectuales y una élite política y religiosa india, se movilizaron en una marcha de 250km, desde Mannad hasta Mumbai, para protestar por esa orden de expulsión. Indira Gandhi reconoce su gran labor y se compromete a buscar una solución. Vicente se instala en Anantapur en 1968, una de las más pobres regiones del país y retoma su lucha y vocación de ayudar a las personas más desfavorecidas.


VICENTE  FERRER'S  QUOTATIONS:
  • I've found the greatest richeness in the most extreme poverty, in the most naked humanity.
  • Misery and suffering are not meant to understood, but to be solved.
  • I'm quite sure that no good deed is lost in this world. In some places, it will remain forever.
  • Why do I need to search for the truth if any good deed in favour of others in itself contains every philosophy, every religion, the whole  universe and God himself?
  • I've declared war on pain and suffering and I've signed a commitment to peace: to contribute to unity between nations and people.




2014/01/07

ESBASTIKA BIDASOAREN GAINEAN

II.Mundu Gerran naziek Euskal Herriarekin zuten lotura aztertzen duen dokumentala da.Herber Brieger zuzendari alemaniar naziak II.Mundu Gerraren harira egindako In Lande der Basken filmeko irudiak oinarri hartuta eraiki du Una Esvástica sobre el Bidasoa Javier Andres gidoigileak.

 

Hitlerren militarrek Euskal Herrian izan zuten presentzia du ardatz filmak. Garai politiko horren lekukotza biltzeko, Irungo herritarrak elkarrizketatu ditu.

2013/12/18

NELSON MANDELAREN ESALDIAK

Nelson Mandela hegoafrikarraren heriotzak bost kontinenteetako herritarren arreta bereganatu du.Benetako liderra hitzaren zentzu guztietan eta bere itzalean jende asko aritu zen lanean.


Hona hemen Mandelak adierazitako esaldi ospetsu batzuk:

  • Education is the most powerful weapon which you can use to change the world.
  • The brave man is not he who does not feel afraid, but he who conquers that fear.
  • A good head and a good heart are always a formidable combination.
  • It is better to lead from behind and to put others in front, especially when you celebrate victory when nice things occur. You take the front line when there is danger. Then people will appreciate your leadership.
  • If you want to make peace with your enemy, you have to work with your enemy. Then he becomes your partner.
  • It always seems impossible until it's done.
  • Lead from the back _ and let others believe they are in front.
  • Resentment is like drinking poison and then hoping it will kill your enemies.
  • Do not judge me by my successes, judge me by how many times I fell down and got back up again.
  • It is said that no one truly knows a nation until one has been inside its jails. A nation should not be judged by how it treats its highest citizens, but its lowest ones.
  • Appearances matter _ and remember to smile.