Pages

2013/01/14

HERIOTZAREN BEGIAK (PACO IBAÑEZ)



Etorriko da zure soaz heriotza
gor, logabe, alhadura zaharren gisa,
goiznabarretik gauera alboan dugun
ohidura zentzugabe bat bailitzan.

Zure begiak alferrikako hitza izanik
garraisi mutu, isiltasun oro isil,
goiz bakoitzean aurkitzen dituzu adi
ispilura begiratuz, ilun, hurbil.

Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.

Urratuko da ezpain hertsien keinua,
aurpegi arrotza leihoaren ondoan,
usadioen guneak desitxuratuz
biluztasuna nagusitzen denean.

Zure begiak argi grisaren errainu,
mendi ilunen goizorduko izotza,
esnatzearen dardara eta ikara
kale hutsetik hurbiltzen zarenean.

Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.

2013/01/13

PACO IBAÑEZ ARRIAGA ANTZOKIAN


Paco Ibañez kantaria eta musikaria da.Valentzian jaio zen baina Euskal Herrian bizi izan zen hainbat urtetan, Adunan.Parisen urte asko egin zituen.Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez kantatzen du.

Bere lan nagusia Espainiako poeta ospetsuen poemak musikatzea izan da. Euskal kantuen bertsioak argitaratu ditu eta Euskal Herriko abeslari eta intelektualekin lotura estua du.

Gaur Arriaga Antzokian zoragarri kantatu du. Euskaraz ere ederki abestu du eta pozgarria izan da euskaraz  mintzatzen entzutea. Euskara bihotzean darama gizon honek.

2013/01/11

ZAPALDUEN OLERKIA ( KEN ZAZPI)



Herri ikustezin hontan itzalekin jolasten
neu izaten saitzen
geroa margozten
nire ezintasun denak
behin da berriz kantatzen
egunsentia
bide hau sentitzen

Denok ez dugu berdin
kontatzen istoria
zaila da ulertzea
bestearen egia
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guzti
ohe hutsei amaren malkoei
lapurtzen diguten denbora iheskorrari
burdin hotsei aitaren beldurrei
sufritzen dugunoi

Txikitatik entzuten
zer izan behar garen
indarrez inposatuz
zer maitatu behar den
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guztia
lagun minei bakardadeari bizigabe utzitako
une bakoitzari
izan zirenei
gaur gareneri
izango direnei
esaidazu maitea
dena aldatuko dela
bihar ere nirekin egongo zarela
eta ondorengoek
ez dutela sekula kantu hau kantatuko
malkorik botako esan maitea
esan laztana
entzun nahi dudana
esan laguna

Istripuei
berri txarrei
bidean galdu ditugun lagun guztiei
gugatik dena eman dutenei askatasun haizeari
zuei
haizeari
zuei, zuei, zuei

MILA ESKER, BASAGOITI


Iker  Apaolazak eta beste hainbat entzulek sinetsi ezinik geratu ziren Basagoiti jaunak egindako adierazpenekin Euskadi Irratian.
Badakigu benetako demokratak nortzuk diren,nolakoak diren,eta non dauden.Ezer esan gabe ere badakigu nola pentsatzen duten,nola jarduten duten eta nola sentiarazten diguten.

Argian(Iker Apaolaza)

2012/11/11

ZER DEMONTREZ DA LEHIAKORTASUNA?


Gilles Ardinat-en ustez __ eta beste askoren ustez__ lehiakortasuna helburu jartzeak mozorrotzen du nazio-estatuek agintea eta burujabetza galtzea. Horrela ezinezkoa da jarduera politikoaren bidez herritarrak babestu ahal izatea.

Nork asmatu du lehiakortasuna muturretara eramatea denontzako onuragarria dela? Lehiakortasuna ezarri diete enpresek eta nazioarteko merkatuek agintari politikoei.Eta orain agintari hautatuengandik zer espero dezakegu?

Lehiakortasunaren batailaren izenean,politikariek baimentzen diete ugazabei lanaren kostea murriztea.Eta zertarako? Enpresek beti lortuko dituzte eskulan merkeagoko lekuak.Europan lana merkaturik lortzen den gauza bakarra kapitalaren irabaziak gizentzea da.

Lehiakortasuna hobetzeko aitzakiaz,Europa osoan nagusitu da BEZa igotzea, soldatak jaistea,aurrekontu publikoak murriztea.

Pauk Krugman ekonomialari Nobel saridunak zera dio "esanahirik gabeko hitz hutsa da lehiakortasuna ekonomia nazionalei dagokienean. Lehiakortasunerako obsesio hori faltsua da eta arriskutsua.


2012/11/03

Euskaldunen lurraldean - The land of the basques

Orson Welles zinemagile estatubatuarrak Euskal Herrian filmatutako dokumentala, 1955ean BBC kate britaniarrak Wellesi eskatu zion nolabaiteko bidai dokumental sorta bat egin zezan, Around the World with Orson Welles deiturikoa.

(Argia.com astekaritik)


2012/10/28

TXINAN ERE USTELKERIA NAGUSI



Wen Jiabao, Txinako Lehen Ministroa,ustelkerian harrapatu dute.Wen Jiabaok,bere familiak eta lagunek izugarrizko dirutza bereganatu dute. Dirutza hori ez da izan legala,baizik eta goi-mailako lapurketaren ondorioa. Txinan gehienak ez dira enteratu ezta enteratuko ere.Hala ere, txinatar batzuk irakurriko dute David Barbozak idatzitako artikulu ederra gertaera honen inguruan.Badirudi David kazetariaren lana oso ona dela.

Wen Jiabaoren ama andereñoa izan zen Txinako Iparraldean.Orain dela gutxi Lehen Ministroak berak gogoratu zuen hitzaldi batean “bere familia benetan txiroa izan zela”.

Wen jaunaren bi seme-alabak, bere anaia gazteena eta koinatua oso aberatsak bilakatu dira Txinako Lehen Ministroaren agintean.

Mundu osoa dago kinka larrian.Oso zaila da agintari zintzoak aurkitzea. Non dirua han ustelkeria.Non dago itxaropena? Non daude balore positiboak? Zer egin dezakegu botererik ez dugunok? Krisi ekonomikoa da garrantzitsuena?

Honetaz gehiago jakin nahi baduzu irakur ezazu David Barbozak idatzitako artikulua The New York Times egunkarian: