Pages

2021/04/28

HERIOTZA BIZITZAREN PARTE GARRANTZITSUA

Bizitzak bukaera du. Heriotzak ematen dio bizitzari zentzua. Bizitzak ez balu amaierarik ez genuke jakingo zertarako gauden hemen, lurrean. Eta, zertarako gaude? Laguntzeko ala zapaltzeko. Ulertzeko ala errua botatzeko beste norbaiti edo zerbaiti? Maitasuna sakabanatzeko ala gorrotoa? Beldurraren menpean egoteko ala gainditzeko? Ondasunak pilatzeko ala justiziaz banatzeko? Betiko galderak, betiko zalantzak. Betiko erantzunak balio dute?



2021/02/18

GOZATU BIZITZA

Bizitza bere osotasunean gozatzea da gakoa. Hiltzen garenean arnasketa bukatzen da. Egunero gogoratu eta ohartu beharko genuke gure miraririk handienarekin: arnasa hartu eta bota egiten dugula eta horrek ematen digula bizitza. Gure esku dago arreta jartzea inguruan dohain ditugun hainbat eta hainbat gauzetan: eguzkia, airea, euria, janaria, familia, natura.....Urrun joan gabe daude disfrutatzeko era desberdin gehienak.



2021/02/11

WASSILY KANDINSKY (1866 - 1944)

Russian-born painter Wassily Kandinsky is credited as one of the founders of pure abstraction in painting in the early 20th century. He took up the study of art in earnest at age 30, moving to Munich to study drawing and painting. Kandinsky approached colour with a musician´s sensibility. Kandinsky emerged as a respected leader of the abstract art movement in the early 20th century.

Kandinsky chose to abandon his law career and move to himself full-time to study of art. He began with conventional themes and art forms, but meanwhile he was forming theories derived from devoted spiritual study and informed by an intense relationship between music and colour.

Colour became more an expression of emotion rather than a faithful description of nature or subject matter. He formed friendships and artist groups with other painters of the time, such as Paul Klee. He formed the New Artists Association in Munich. The Blue Rider group was founded with fellow artist Franz Marc. He was also a member of the Bauhaus movement alonside Klee and the composer Arnold Schoenberg.

World War I took him bach to Russia, where his artistic eye was influenced by the construtivist movement, based on hard lines, dots and geometry.

Back in Germany he taught at the Bauhaus school in Berling and wrote plays and poems.

In 1933 the Nazis shut the Bauhaus school.

His vivid interpretations of colour through musical and spiritual sensibilities certainly altered the artistic landscape at the start of the 20th century going forward, precipitating the modern age.

Wikiart (Visual Art Encyclopedia)


2021/01/11

AITOR GANDIAGA GERRIKAGOITIA

 2021 urtearen hasiera ezta bat ere ona izan. Aitor joan zaigu kotxe istripu batean. Urtarrilaren 3an, igandean, Aitorrek istripu larria izan zuen. Bere gorpuak betirako utzi gaitu baina bere oroimena betirako gurekin izango dugu. Bere kemena futbolean jarraitzeko, bere irriparre zoragarria, bere besarkadak, hitz goxoak....gurekin izango dira. Goian bego Aitor.



2020/09/21

NIRE JUBILAZIOA

2020ko irailaren 1ean jubilatu nintzen (Covid-19 garaian). Irakaskuntzan eman ditut ia 38 urte. Eskertzekoa da lanaren falta inoiz ez dudala izan. Ikastolan hasi eta 24 urte luze egin ostean publikara eman nuen saltoa. Publikan nengoela, bigarren ikasturtean oposaketeetara aurkeztu nintzen eta gainditu nituen lehenengo saiakeran.

Bukaera honekin batera zerbait berria eta desberdina etorriko delakoaren itxaropena ez dut galtzen. Hainbat eta hainbat gauza ditut buruan. Denak aurrera eramatea ezinezkoa izango da baina gutxienez batzuk grina/pasio handiarekin gauzatzea gustatuko litzaidake. Indar, gogo, kemen eta ordu asko eskaini ditut dakidana irakasteko, baita ikasleengandik ikasteko ere. Helburuetako nagusi bat beti ere nire lana hobetzen joatea izan da. Formakuntzan ordu asko sartu ditut eta beti iruditu zait asko dagoela ikasteko. Inoiz ez da bukatzen, inoiz ez da nahikoa lortu dugun formakuntza.

Lankideekin, ikasleekin, gurasoekin izandako harremanak zaintzen saiatu naiz. Iritsi desberdinak entzun, eman eta adostasunera heltzen ahalegindu naiz. Batzutan oso nekagarria izan da baina merezi izan du.

Erretiroa zoritxarreko Covid-19 delakoarekin batera heldu da. Bi urte aurreratu dut. Erabaki egokia izan dela pentsatu nahi dut.

Tiboli Eskolan / Epalza Alarguna Eskolan bukatu ditut nire azkenengo 5 ikasturteak. Urte onak izan dira, orokorrean. Garai zail hauetan nire lankideek egin ditaten agurra (irailaren 18an) ez dut ahaztuko. 

Mila esker eta ikasturte ON opa dizuet guztioi.


2020/04/26

GERNIKA, EUSKALDUNOK MUNDU AURREAN

Gernika hiri irekia da. Irekia Euskal Herrira eta mundu osora. Bonbardaketa haren 83 urte bete dira gaur. Dena ezkutatu, dena gezurrez ilundu nahi izan zuten. Gernikako sinboloa bihotzean gordetzen dut. Euskaldunon erreferentzi ezaguna Gernika da. Eskerrak Picassori eta bere koadro erraldoiari.

Gernikan osatu zen lehen euskal gobernua, hilabete batzuk lehenago, Agirre lehendakariaren inguruan ( urriaren 7an). Apirilaren 26an, bonbardaketa suntsitzailea heldu zen. Gezurraren eta errepresioaren garai luzeak jasan behar izan ditugu. Zenbat kostatu izan zaigun hori iraultzen eta egia ekartzen!

Egia eta oroimena ezinbestekoak dira bizirik irauteko. Tristeena, niretzat, Estatu espainarrak ez duela inoiz aitortzen ez aitortuko. Dena gezurtatu eta guztia ukatzen du. Errealitatea okertu, sinboloak manipulatu... Gernika gudariek erre zutela zabaldu. Nik hala entzun nuen tikitatik, baina ez etxean. Zorionez edo zoritxarrez gure familian bagenekien egia zein zen. Gurasoak haurrak ziren orduan. Oiz mendi azpian bizi izan ziren. Lekuko zuzenak izan zirela esan dezaket hanka sartzeko beldurrik gabe. Ez zuten ahaztu inoiz. Ez ziren gai izan irudi latz eta bonben zarata beldurgarria burutik kentzeko.

Oraindik ere, 83 urte pasa ondoren, entzun behar Franco hil zela eta kontu horiek zaharrak omen dira. Hobe dela ez aipatzea. Hobe ez eragitea hortan. Estatuak ez du erantzunkizunik aitortu nahi. Ez dutela zerikusirik dio oraindik. Ezin dela inoiz ezer frogatu. Badaezpada, Francoren artxiboak guztiz itxita jarraitzen dute.

Euskal Herrian ondo dakigu Gernikako bonbardaketaren txikizioa noren ardura izan zen.


OROIMENERAKO BINETAK

2020/04/18

CORONABIRUSA/COVID-19

Hilabete luze COVID-19 dela eta etxean sartuta gaudela. Egunak joan dira...ez alferrik. Inoiz baino gehiago irakurtzeko aukera izan dut. Inoiz baino atsedena hartzeko denbora gehiago. Isil-uneak, hausnarketa uneak, musika entzuteko tarteak...ordu asko geldirik baina hala ere nahi izan dudan guztia egiteko astirik ez dut oraindik. Egunak, orduak eta minutuak ondo erabili ditudala uste dut. Une bakoitza bizi eta aprobetxatzen ari naizela pentsatzen dut. Sarritan bururatzen zait - itxialdi hau heldu aurretik ere - nire bizitza erraztu eta era xinplean bete beharko nuela. Ez dudala zertan bizkor ibili beharrik, gerora begira...une bakoitza disfrutatu, inguruan dudan edertasunaz ohartu eta lasai bizi.
Oraindik ez dakigu noiz bukatuko den itxialdia. Paseoak faltan botatzen ditut. Etxetik soilik, telelana eginez, klaseak ematea arraroa egiten zait. Bakardade laborala nabaritzen dut. Betiko ohiturak betirako galdu ote ditudan galdetzen diot nire buruari.

2019/07/09

BAZTANGO BIDEA


Beste Bide desberdin batera joatea erabaki genuen. Aurreko Bideetan batek baino gehiagok komentatu zigun Baztangoa benetan oso polita zela eta merezi zuela egitea. Entzundakoak labur geratu dira. Paisaia zoragarria da, landaz, mendiz eta zuhaitzez beterik dago. Errekak nonahi. Txorien kanta liluragarriek Bidean kontzertu zeharo desberdinak entzuteko aukera eman digute.

Beti bezala, Bidean aurkitzen ditugun lagunak oso ezberdinak eta interesgarriak izan dira. Kezkatu gaituen gauza bakarra zera izan da: motxilak eramateko enpresarik ez dagoela. Horren ondorioz, hiru etapa egin eta Bidea bukatutzat eman genuen, aurtengoz.


2019/03/17

DYLAN INGLIS: ATZERRITAR EUSKALDUNA

Dylan Denny-Stearn Inglis, Devon probintzian jaioa da, 1998an. Durham unibertsitatean giza zientziak ikasten ari zela, urte sabatikoa hartu zuen Euskal Herrira etorrita euskara ikasteko. 2018ko abenduan EGA titulua eskuratu zuen. Bost mintzaira daki: ingelesa, mandarinera, gaztelania, frantsesa eta euskara. Urte ta erdian ikasi du euskara, baita zuberera eta bizkaiera ere. Gehien batua ikasi zuen, baina hasieratik euskalkiaren garrantziaz ohartu zen. Zornotzako barnetegian ere egonda dago. Euskalkiak ikasteko gogoa bere batuaren aberastasuna orrazteko izan da,antza denez.

"Euskara da gehien liluratu nauan hizkuntza. Behin euskara ikasita, atzerritar euskaldunok leku berezia daukagu euskal gizartean. Euskara ikastea zaila dela esaten didatenean asko haserretzen naiz".

Klasean eta kanpoan ikasi behar dela dio. Hiztegia eta gramatika bere kabuz ikasi eta asko aurreratu duela erraten du.


Euskara ikasita....(irakurri gehiago)

2018/12/21

EGUBERRI ETA URTE BERRI ON

Beste urte bat joan zaigu eta berria hobea izango delakoan, prest gaude harrera ikusgarria emateko. Poztasuna, maitasuna, argia, itxaropena, laguntasuna, elkartasuna..... gugan izan dadila.