Pages
2012/12/25
2012/12/11
2012/12/02
2012/11/11
ZER DEMONTREZ DA LEHIAKORTASUNA?
Gilles Ardinat-en ustez __ eta beste askoren ustez__ lehiakortasuna helburu
jartzeak mozorrotzen du nazio-estatuek agintea eta burujabetza galtzea. Horrela
ezinezkoa da jarduera politikoaren bidez herritarrak babestu ahal izatea.
Nork asmatu du lehiakortasuna muturretara
eramatea denontzako onuragarria dela? Lehiakortasuna ezarri diete enpresek eta
nazioarteko merkatuek agintari politikoei.Eta orain agintari hautatuengandik
zer espero dezakegu?
Lehiakortasunaren
batailaren izenean,politikariek baimentzen diete ugazabei lanaren kostea
murriztea.Eta zertarako? Enpresek beti lortuko dituzte eskulan merkeagoko
lekuak.Europan lana merkaturik lortzen den gauza bakarra kapitalaren irabaziak
gizentzea da.
Lehiakortasuna
hobetzeko aitzakiaz,Europa osoan nagusitu da BEZa igotzea, soldatak jaistea,aurrekontu
publikoak murriztea.
Pauk Krugman ekonomialari Nobel saridunak zera dio
"esanahirik gabeko hitz hutsa da lehiakortasuna ekonomia nazionalei
dagokienean. Lehiakortasunerako obsesio hori faltsua da eta arriskutsua.
2012/11/03
Euskaldunen lurraldean - The land of the basques
Orson Welles zinemagile estatubatuarrak Euskal Herrian filmatutako dokumentala, 1955ean BBC kate britaniarrak Wellesi eskatu zion nolabaiteko bidai dokumental sorta bat egin zezan, Around the World with Orson Welles deiturikoa.
(Argia.com astekaritik)
2012/10/28
TXINAN ERE USTELKERIA NAGUSI
Wen Jiabao, Txinako Lehen Ministroa,ustelkerian
harrapatu dute.Wen Jiabaok,bere familiak eta lagunek izugarrizko dirutza
bereganatu dute. Dirutza hori ez da izan legala,baizik eta goi-mailako
lapurketaren ondorioa. Txinan gehienak ez dira enteratu ezta enteratuko
ere.Hala ere, txinatar batzuk irakurriko dute David Barbozak idatzitako
artikulu ederra gertaera honen inguruan.Badirudi David kazetariaren lana oso
ona dela.
Wen Jiabaoren ama andereñoa izan zen Txinako
Iparraldean.Orain dela gutxi Lehen Ministroak berak gogoratu zuen hitzaldi
batean “bere familia benetan txiroa izan zela”.
Wen jaunaren bi seme-alabak, bere anaia
gazteena eta koinatua oso aberatsak bilakatu dira Txinako Lehen Ministroaren agintean.
Mundu osoa dago kinka larrian.Oso zaila da
agintari zintzoak aurkitzea. Non dirua han ustelkeria.Non dago itxaropena? Non
daude balore positiboak? Zer egin dezakegu botererik ez dugunok? Krisi ekonomikoa
da garrantzitsuena?
Honetaz gehiago jakin nahi baduzu irakur ezazu
David Barbozak idatzitako artikulua The New York Times egunkarian:
2012/10/07
BIGARREN MUNDU GERRA
Alemaniak Lehen Mundu Gerra galdu ostean mendeku nahiari eutsi zion. Adolf Hitlerren agindupean, hedapen politika gogor bati ekin zion. Inguruko estatuak bereganatu eta Poloniari eraso zion.
Bitartean, Ozeano Barearen ingurumean , Japoniak ere hedapen politika bat abiarazi zuen (Txina, Indotxina eta Filipinak menperatu nahian).
Ameriketako Estatu Batuak Japoniaren hedapen politika gauzatzeko oztopo nagusi bilakatu ziren.
Beraz, Bigarren Mundu Gerraren zergati nagusiak hauek izan ziren: aipatutako diktadura horien oldarkortasuna eta hedapen politikoa.
Gerra honen ondorio batzuk hauek izan ziren:
- 50 milioitik gora hildako (soldadu eta zibilen artean).
- Europa, suntsituta. Dena berreraiki beharra.
- Alemaniak bere estatusa galtzen du.
- Europak nagusitasuna galtzen du.
- Japoniak bere eraginpeko eremuak galdu zituen Ozeano Barean.
- Faxismoren desagerpena (Espainian izan ezik).
- Gerra hotza, bloke komunista eta kapitalistaren artean.
Hemen dituzu dokumental interesgarri batzuk:
2012/09/26
DONE JAKUE BIDEA
Abuztuaren lehenengo astean, nire arreba Aintzanek eta biok Bidean egindako argazki batzuk jarri ditut hemen. Santo Domingo-n hasi eta Fromista-raino heldu ginen. Jende jatorra ezagutu genuen eta 120 km inguru egin genituen. Buruari atseden txiki bat eman genion, baina ez gorputzari. Azkenean pena ematen du bidetik ateratzea baina badakigu bueltatuko garela. Datorren udan berriro itzuliko gara utzi genuen lekutik Bideari jarraitzeko.
2012/09/13
"Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa"
Dokumental hau, Arrasateko Amaia antzokian, 19:00etan euskaraz aurkeztuko dute. Datorren asterartean izango da (irailak 18).
2012/09/04
CARLO MARIA MARTINI KARDINALA
Carlo Maria Martini italiar kardinala izan zen. Milango artzapezpikua izan zen 1980-2002 artean. Bere kideen artean ikuspuntu liberalak zituen eta 2005eko konklabean Aita Santua izatekotan egon zen.1998an ¿En qué creen los que no creen? liburua argitara eman zuen. Aintzinako hizkuntzetan aditua zen eta Italieraz gain, Ingeles, Alemaniera, Frantses, Portuges, Greziera eta Arabieraz mintzatzeko gauza zen.
Irakur ezazu "Eliza akituta dago" artikulua Argia aldizkarian.
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)