Trump-ek kaleratutako ICE poliziak bi pertsona hil ditu (Estatu batuarrak biak): Anne Good eta Alex Pretti. Hainbat etorkin atxilotu edo kanporatu ditu hain beldurgarria den ICE deituriko polizia naziak. Historian atzerantz goaz. Alemaniako Hitlerren garaira bueltatu garela ematen du. Munduan zehar lidergo autoritarioak zabaltzen doaz. Espainiako estatuan ere eskuin-muturra handitzen ari da. Prest daude boterera heltzeko. Badirudi gazte asko prest dagoela Vox-i botoa emateko. Garai ilunak, gogorrak eta negargarriak datozela dirudi.