Pages

2026/01/20

EUSKARA

Berria egunkariko arduraduna, orain euskaltzain oso izendatua duten Irene Arrarats Lizeargari egindako elkarrizketa irakurri ondoren hausnarketa txiki bat idaztea bururatu zait.

Bilbon bizi izan naiz azkeneko 50 urtetan. Eskolako maisua 40 urtez. Lanean hasi aurretik, euskeran alfabetua izan nintzen. Nengoen tokian erabiltzen zen euskerara egokitzen saiatu beharra izan nuen: bizkaiera, gipuzkera, batuera... Gaztelaniaz egin nituen nire ikasketak, gero euskara landua ikasi, euskaldun berriei klaseak eman, neure euskeraz irakurtzeko ohiturak zabaldu, euskaldun zaharrekin betiko euskera erabili, euskeraz idazteko ohiturak hartzen joan... Dena denbora laburrean eta aldaketa asko pairatuz. Ilusioz beteriko bidea egiten saiatu naiz, beste asko bezala, egunen batean Bilbok euskaldun kopuru handiagoa izan dezan. Gaur egun jubilatuta nago. Laster 69 urte beteko ditut eta nahiz eta euskaldun gehiago egon kopuruz, Bilbon euskara gutxi entzuten dut. Non daude azken lau edo bost hamarkadetan dena euskeraz ikasi duten ikasle hoiek?

Euskarak esfortzu handia suposatzen du: hitz egitea, irakurtzea, idaztea, ikasketak euskeraz egitea... Euskaldunon ilusioa, gogoa, garra, gure hizkuntza berpizteko, berriztatzeko, zabaltzeko, konplexurik gabe erabiltzeko...lan izugarri handia dela nabarmena da.

Eta nola integratuko ditugu etorkinak? Hausnarketa hau beste baterako izan beharko du.

2026/01/10

2022-12-18 IRUÑEA TXAPELKETA NAGUSIA

Maialen Lujanbiok irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia Iruñean. Bere azken bertsoa, bukaerako agurra, hurrengo hau izan zen. 

Herri txiki honek gainditzeko  dituen arazoei beste bat gehitu zaiola esan zuen: Munduak hartu duen  itxura latza.

Orain dela 4 urte aipatu zuen Maialenek mundua okertzen zihoala. Benetan ere asmatu zuen baina ziur nago berak ere ez zuela une horretan gaurko egoera hain ilun eta ezatsegina aurreikusten.

2026/01/02

 


Urte berria hobea izango den esperoan bihotzez eskatzen diet guztiei bakea heldu dadin munduko esparru guztietara bakoitzak egin dezagula ahal duguna amets hau egia bihurtzeko.