Ikastolak sortzen eta euskara zabaltzen gelditu gabe ibili ondoren, andereño Karmele hil da 79 urterekin. karmele Oriotarra zen jaiotzez, baina Donostiara joan zen 7 urterekin. Zazpi umerekin hasi zen, Donostian. Euskal Udalekuetan begirale bezala ere aritu zen. Zeruko Argia aldizkarian Maribeltz ezizenarekin idatzi zuen eta Arrate Irratian andreei buruzko irratsaio bat ere egin zuen astero. Ohorezko euskaltzaina zen.
Pages
2012/05/31
2012/05/29
VATILEAKS
Vaticanoan gertatzen ari dena, pena handia ematen dit. Vaticanora berrikuntza sakona heltzeko garaia da. Vaticanon gardentasunaren beharrizana dago. Vaticanotik Espiritu Santuak ihes egin duela ematen du. Zelako kristoa, Kristo albo batera utziz.
Irakur ezazu The Guardian egunkarian idatzi dutena gai honetaz.
EZ DA UNEA (Anjel Lertxundi)
Fikzioa, zertarako? Gezurrez inguratuta bagaude!
Irakur ezazu Anjel Lertxundik esaten diguna bere blogean.
2012/05/28
LARREAKO KARMELDARRAK
"Los Carmelitas de Larrea" liburua argitaratu du Julen Urkiza Ondarrutarrak. 300 urtetako historia kontatzen duen liburu interesgarri hau aste honetan aurkeztuko dute. Larreako konbentua 1712eko maiatzaren 27an inauguratu zuten.
2012/05/25
JUSTIZIA ETA BAKEA
Justiziarik gabe ez dago bakerik. Nork erabiltzen du bortxakeria gehien batez?
Irakur ezazu Pello Zabalak idatzi duena Berria Egunkarian: Populorum Progressio.
2012/05/24
AKAZIA
Akaziak loratan daude nonahi. Zuhaitz ederra benetan, baina literaturan nekez agertzen dela esaten digu Anjel Lertxundik.
BILBO, GEROAGO ETA EDERRAGO
Bilbotik paseo ondo politak daude. Ez naiz inoiz nekatzen bere kale eta parkeetakit ibiltzen.
2012/05/22
DAVID HOCKNEY: IKUSPEGI ZABALABO BAT (Gggenheim Bilbao Museoan)
Erakusketa honetan David Hockney-ren ibilbidean paisaiak duen leku esanguratsua aztertzen da. Museoko bigarren solairuan 190 bat lan ikusgai daude: olio-pinturak, ikatz-ziriz eta ¡Pad bidez egindako marrazkiak. Gehienak azken zortzi urteetan sortutakoak dira. Margolariak natura bizitasunez jasotzeko gaitasuna duela adierazten digu.
NAZIOARTEKO BITARTEKARITZA.
Bakea helduko zain gaude. ETAk utzi ditu isilik bere armak eta Ezker Abertzaleak ibilbide luzea egin du modu demokratikoan parte hartzeko hurrengo hauteskundeetan eta eguneroko bizikidetza hobetzeko gure artean.
Eta orain, zer? Bakea indartzen jarraituko dugu denon artean ala Euskal Herriko nahiak berriro ere zapaltzea da batzuen asmoa?
Dena dela, euskaldunok behar duguna hau da: pazientzia geure artean bat egiten joateko eta Euskal Herri irekia eta librea lortzeko. Helburuak argi izan behar ditugu (adostuak) eta bitartean bidea egiten joan, inor ere bazterrean utzi gabe.
2012/05/20
TTIRRIKI-TTARRAKA (Algel Lertxundi)
Gehiegi bizi al gara? Aberatzak eutanasiaren alde ote daude? Irakur ezazu zer dion honetaz Anjel Lertxundik.
2012/05/19
NAIZ: Komunikabide berria Euskal Herrian
Komunikabide berri bat agertuko da egunotan Euskal Herrian, NAIZ:
Aurkezpenean esaten duten bezala NAIZ gu garen zati bat da: Herri ekintzailea, indarrez beteta, etorkizunera begira diharduena iragana ahaztu gabe.
Eta bukaeran hau esaten dute: NAIZek herri hau behetik gora-leihoak irekiz, hesiak hautsiz, gauza berriak ikasiz, gure mugez harago begiratuz-eraiki behar dela uste duen edonorentzat leiho bat izan nahi du.
Hasiera baten itxura ona ematen du, leihoak ireki direla eta guztion indarrak batzen saiatuko direla. Gaurko gazteak ondo prestatuta daude eta Herri honek euren bultzada behar du lehenbailehen. Gure artean bat eginez Euskal Herriaren etorkizuna baikorragoa izan daiteke.
Egia da bai gure baitan dagoela izango dena. Orain, eraikitzen hasteko sasoia da.
2012/05/18
MEMORIA ETA BIZIKIDETZA BURUZKO BILTZARRA
Ugaitz Zabalak, Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailburutzak antolatutako Memoria eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrean parte hartu du hizlari bezala. Hemen duzue bere hitzaldia.
ANTONIO TOVAR
Maiatzaren 15ean, "Antonio Tovar. El filósofo que encontró el idioma de la paz" liburua aurkeztu zuen José Andrés Alvaro Ocariz egileak, euskaltzaidiaren egoitzan.
"XORA" FILMA
"Xora" filma estreinatuko dute gaur Hego Euskal Herrian. Maulen estreinatu zuten martxoan. Ipar Euskal Herrian euskaraz egindako lehen filma da.
2012/05/17
LUIS BRITTO GARCÍA
Luis Britto 1940eko urriaren 9an jaio zen, Caracas-en. Venezuelako idazle ospetsuenetariko bat da. Abokatu ikasketak egin zituen lehenengo eta gero Doktorautza ikasketak burutu zituen. Gaur egun Venezuelako Unibertsitate Zentralean irakasle titularra da.
Hainbat liburu idatzi ditu eta euren artean "El tirano Aguirre o la conquiesta de El Dorado" azpimarratu nahi nuke. Bere idazlanen kalitatea eta edukiak direla-eta, sari bat baino gehiago jaso ditu (Casa de las Américas, Pedro León Zapata...).
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)